118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: José Antonio Arzuaga Mariezcurrena. Jarduera: nabea eraikitzea lan tresnen eta nekazaritzako makineriaren biltegirako eta ongarritegirako. Tokia: 2. poligonoa, 400 eta 404. lurzatiak.

Urrotzen, 2010eko irailaren 14an.-Alkatea, Ignacio Urroz Gragirena.

Iragarkiaren kodea: L1015072