118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Etxezainaren izendapena

Honen bidez aditzera ematen da hautapen prozedura amaituta Ascensión Rada Gil Erriberriko Udaleko langile izendatu dutela, plantillako lan-kontratudun finkoa izan dadin; izendapenak 2010eko abuztuaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen da etxezain izateko lanpostua betetzeko deialdiaren 8.2 oinarrian xedatutakoa bete beharrez. Deialdia 2009ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an.

Izendapen horren aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira, hautara:

1.-Berraztertzeko errekurtsoa, izendapena egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

2.-Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Erriberrin, 2010eko irailaren 3an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1014958