118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NARBARTE

Xendra publikoa aldatzeko espedientearen hasiera

Narbarteko Kontzejuaren Batzarrak, 2010eko abuztuaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen, legez eskatzen den gehiengoa zuela, Narbarteko 1. poligonoko 5 eta 67. lurzatien artean doan bide edo xendra publikoaren kalifikazioa aldatzeko espedientea hastea, gero ondareko ondasun bezala kalifikatzeko.

Kalifikazio juridikoa aldatzea egokia eta legezkoa da, azalera hori trukatuko baita Alzugorea baserriko ondorengoeen lur batekin, dagoen errealitate fisikoa katastroaren eta Zuzenbidearen errealitatera egokitu beharrez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko da ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Narbarten, 2010eko abuztuaren 10ean.-Kontzejuko burua, Javier Arretxea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1015068