118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2011rako aldaketa ordenantzetan eta zerga-tasetan
Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2010eko irailaren 9an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea ondotik ematen diren ordenantza fiskaletan, baita haien tasa eta zerga-tasetan ere, indarra har dezaten 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Ordenantza fiskala, Murchanteko Haur Eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzuen tasak arautzen dituena.

Ordenantza fiskala, Murchanteko Udalak antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro edo jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

Zirkulazioari buruzko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murchanten, 2010eko irailaren 13an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L1015050