118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Deialdia, D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 2 lanpostu betetzeko, Martzillako Udaleko E mailako funtzionarioendako murrizturik. Izendapen proposamena

D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 2 lanpostu, funtzionario araubidekoak, Martzillako Udaleko E mailako funtzionarioei (zerbitzu anitzetako enplegatua) murriztutako oposizioaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak proposamena egin du Alfredo Fernández Marcolain eta José Javier Larumbe Wachschutz Martzillako Udalaren zerbitzuko D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzeko, 251/1993 Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan xedatuarekin bat. Argitara ematen da, deialdiaren zazpigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Martzillan, 2010eko irailaren 13an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1015126