118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Akats zuzenketa 2010eko plantilla organikoa
behin betiko onesteko iragarkian

Apirilaren 9an eman zen argitara, 2010eko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren 2010eko plantilla organikoa behin betiko onesteko iragarkia.

Bertan zehazten da jendaurreko epean inork ez zuela erreklamaziorik aurkeztu, baina alegazio bat aurkeztu zen. Erreklamazio hori ezetsi egin du Udalak, 2010eko uztailaren 29ko osoko bilkuran. Hortaz, Irunberriko Udalaren plantilla organikoa eta langileen zerrenda behin betiko onetsi dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

Irunberrin, 2010eko abuztuaren 20an.-Alkate udalburua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1015158