118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun azterlana, katastroko 418.etik 422.era bitarteko lurzatietan, BBBPBko 133. etxesailean (Puy kalea), Promociones Estella Urbana, S.L.k sustatua. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko irailaren 2an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea katastroko 418.etik 422.era bitarteko lurzatien xehetasun azterlana, Lizarrako Alde Zaharraren Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko 133. etxesailean, Puy kaleari dagokiona eta Promociones Estella Urbana, S.L.k sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orobat, bertako prentsan eta Udaletxeko iragarki oholean agertuko da; ohartarazten da haren aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik aurkeztu, tramiteko egintza delako. Haatik, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bidez, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzakete, kontuan har daitezen prozedura bukatuko duen ebazpenean.

Lizarran, 2010eko irailaren 9an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1014928