118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2010eko irailaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 137. lurzatiaren xehetasun azterlana, San Frantzisko kaleko 21eko bizilagunen batzarrak aurkeztua (IFK: H31715840) eta Patxi Garciandia Albarova arkitektoak prestatua eta dagokion lanbide elkargoak ikus-onetsia 2010eko urtarrilaren 26an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burlatan, 2010eko irailaren 13an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1015132