118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aurrekontuko 02/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2010eko ekainaren 21eko 790. Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen aurrekontuan aldaketa egiteko 02/2010 espedientea, kreditu transferentzia bat baita.

Iragarkia 2010eko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

-Gastu goititua:

4. kapitulua. Zenbatekoa: 8.600 euro.

Gastu goititua, guztira: 8.600 euro.

-Gastu beheititua:

2. kapitulua. Zenbatekoa: 8.600 euro.

Gastu beheititua, guztira: 8.600 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2010eko irailaren 14an.-Jarduneko alkatea, Oscar Goñi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1015107