118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Anueko Udal Plan Orokorra eta lizentzien etendura
Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2010eko abuztuaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Anueko Udal Plan Orokorra eta hark dituen agiriak: memoria, ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa, planoak, araudia, azterketa ekonomiko eta finantzarioa.

Bilkura berean onetsi zen lizentzien etendura, Anueko udal mugapearen barnean determinazio berriek orain arte indarra izan duen hirigintzako araua aldatzen duten lekuetan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hirigintza lizentzien etendura hori ez da gertatuko egin nahi diren obrak bi planeamenduen edukiekin bat heldu direnean, hau da, gaur egun indarra duenarekin eta hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorrarekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Olaguen, 2010eko irailaren 16an.-Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L1015207