118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2010eko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.-Hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa, Carmelo Pierola Martínezek sustatua, Abartzuzako 1. poligonoko 76. lurzatiari eta Udal Planeko ordenantzei dagokiena.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta; hala, hilabeteko epean, nahi duen orok hura aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egiteko aukera izanen du.

Abartzuzan, 2010eko irailaren 2an.-Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Iragarkiaren kodea: L1014968