118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa 1860/2010 Ebazpenaren aurka.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da 2010eko ekainaren 28an Gonzalo Javier Martínez García jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 14an emandako 1860/2010 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, besteak beste Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko deialdiko lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioak onetsi ziren, Biologia eta Geologia espezialitateari (gaztelaniaz) dagozkionak.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Biologia eta Geologia (gaztelaniaz) espezialitatean aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda orokorrean (Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 18ko 2250/2010 Ebazpenaren bidez onetsia), María Gemma Fernández Garcia andrearen eta Roberto Silva Barreira jaunaren artean, biak barne, dauden izangaiei dei egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2010eko irailaren 16an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1015210