118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

56/2010 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, "Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak abuztuaren 20an emandako 87/2009 Foru Aginduaren bidez, "Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa" eraikitzeko proiektua behin-behinekoz onetsi eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko epea bukatu eta honako alegazio hau aurkeztu dela:

Ignacio de la Fuente García jaunak, Iberdrola, S.A. merkataritza-sozietate anonimoaren izenean.

1. 1. poligonoko 202. eta 196. lurzatiak lotzen dituen lurpeko galeria mantendu behar dela, proiektuak ukitzen baitu.

2. Transformazio azpiestaziorako sarbidea ukitzen dela eta hori edukiera handiko ibilgailuak sartzeko mantendu behar dela.

Erantzuna:

1. Alegazioari erantsitako planoei jarraikiz, lurpeko galeriara sartzeko bideak kokatzen diren eremua ikuskatu da. Sarbide horiek ez dira ikusten, beraz ezin izan da horien kokalekua egiaztatu.

Iberdrolak Iruñean (Landabenen) duen egoitzan galdetu, eta haiek emandako erantzunaren arabera, ez dute galeria horren berririk. Galeria hori, planoen arabera, 70eko hamarkadaren amaieran eraiki zen.

Aurkeztutako planoen luzetarako profilean ikus daitekeenez, galeria galtzadaren kaxaren behealdea baino sakonago dago, beraz, proiektuak ez du ukituko.

Nolanahi ere, hormigoizko lauza batekin babestea aurreikusi da. Halaber, justifikatu beharreko kontu-sail altxatua aurreikusi da, handitu ahal izateko eta lanek iraun bitartean bestelako jarduketarik egitea beharrezkoa bada.

Proiektuaren arabera, Ø 160 mm-ko 30 hodi igarotzeko zeharkako gurutzagunea eginen da lur azpian, Iberdrolak hala eskatu baitu espresuki.

2. Proiektu honetan, edukiera handiko ibilgailuentzako sarbidea mantentzen da, transformazio azpiestaziora sartu eta bertatik ateratzeko.

Alegazioen ondorioz ondasun eta eskubideen zerrendan izandako aldaketak eta eraikuntza proiektuan egindako egokitzapenak direla medio, behin betiko zerrenda ematen da argitara foru agindu honen eranskinean.

Nafarroako errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta azalpen zatian azaldu bezala ebaztea.

2. "Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa" eraikitzeko proiektua behin betiko onestea, lizitazioaren aurrekontua 2.168.553,60 eurokoa izanik (BEZa barne), bai eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuko web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta alegatzaileari, bai eta Orkoiengo eta Oltzako udalei ere, iragarki oholetan ikusgai jar dezaten.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa galarazi gabe, foru agindu honek administrazio bidea amaitzen du administrazio publikoentzat. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2010eko irailaren 15ean.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

"Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa" eraikitzeko proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

ORKOIENGO UDAL MUGAPEA

OR-1

Orkoiengo Udala

Iturgarain plaza zk.g. (Orkoien)

491

1

945

Lurzorua

OR-2

Iberdrola, S.A.

Gardoki kardenala , 8 (Bilbo)

325

2.033

1

1

196

196

Lurzorua-Zoladura

OR-3

Iribarren Larumbe, Gerardo

San Miguel kalea, 8 (Orkoien)

686

1

197A

Lehorreko alorra

OR-4

Navarra de Suelo Industrial S.A.

Blas de la Serna, 1 (Iruña)

314

1

968

Lehorreko alorra

OR-5

Iberdrola, S.A.

Gardoki kardenala , 8 (Bilbo)

4.470

1

202B

Larreak

OR-6

Barbarin Logroño, Beatriz

Berria, 30 (Iruña)

Barbarin Logroño, María Teresa

Berria, 30 (Iruña)

Barbarin Logroño, Martín

Mayor, zk.g. (Morentin)

1.365

174

1

1

200A

200B

Lehorreko alorra

Larreak

OLTZAKO UDAL MUGAPEA

OL-2

Lezáun Labiano, Jesús María

San Joan, 8 (Arazuri)

1.558

2

629A

Lehorreko alorra

OL-3

Autopistas de Navarra, S.A.

Rodezno kondea, 8 (Iruña)

920

2

554

Elkorra

OL-4

Autopistas de Navarra, S.A.

Rodezno kondea, 8 (Iruña)

1.345

2

555

Elkorra

OL-5

Huarte Zalba, María Esperanza

San Joan, 10 (Arazuri)

769

84

2

2

237A

237B

Lehorreko alorra

Larrea

OL-8

Lecumberri Gárriz, María Mercedes

Lecumberri Gárriz, María Pilar

Andre Maria, 4 (Arazuri)

Lecumberri Gárriz, José María

Irunbidea, 2 D (Orkoien)

Izurdiaga Unanua, María Trinidad

Santa Luzia, 7 (Arazuri)

166

2

288

Lehorreko alorra

OL-9

Autopistas de Navarra, S.A.

Rodezno kondea, 8 (Iruña)

200

2

556

Elkorra

OL-10

Lecumberri Gárriz, María Mercedes

Lecumberri Gárriz, María Pilar

Andre Maria, 4 (Arazuri)

Lecumberri Gárriz, José María

Irunbidea, 2 D (Orkoien)

Izurdiaga Unanua, María Trinidad

Santa Luzia, 7 (Arazuri)

1.864

2

257

Lehorreko alorra

OL-11

Castillo Pérez Muniáin, María Soledad

Etxauri, 3 (Arazuri)

768

222

2

2

258A

258B

Larrea

Lehorreko alorra

OL-12

Castillo Pérez Muniáin, María Soledad

Etxauri, 3 (Arazuri)

73

2

474

Lurzorua

Aldi baterako okupazioak, hondakindegiek ukitutako lurzatiak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA m²

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

ORKOIENGO UDAL MUGAPEA

OR-7

Murillo Azcona, José Ramón

Irunbidea, 15 (Orkoien)

1.607

1

129

Lehorreko alorra

OR-8

Urrizola Elizondo, Pedro Javier

San Miguel, 29 (Orkoien)

2.887

1

583

Lehorreko alorra

OR-9

Isabal Equiza, Conrado

Isabal Equiza, Inés

Lizarra, 1 (Iruña)

Isabal Equiza, María Emilia

Antso Nagusia, 5 (Iruña)

7.542

1.233

1

1

130A

130B

Lehorreko alorra.

Larrea

Zortasuna, ukitutako zerbitzuengatik

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

ZORT. EZARP.

ML-m²

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA m²

HODI MOTA

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

ORKOIENGO UDAL MUGAPEA

OR-10

Lecumberri Gárriz, M.ª Mercedes

Lecumberri Gárriz, María Pilar

Andre Maria, 4 (Arazuri)

Lecumberri Gárriz, José María

Irunbidea, 2 D (Orkoien)

Izurdiaga Unanua, María Trinidad

Santa Luzia, 7 (Arazuri)

45,6-114

1.857

Saneamendua

2

257

Lehorreko alorra

F1015204

Iragarkiaren kodea: F1015204