89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1588/2009 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikari lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi da: bata, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako dei eginen dute, prestakuntzako lanpostuetarako izangaien zerrendak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, hautaproben bidez, zerrenda hauek osatzeko: batetik, prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikarien lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda berri bat, eta bestetik, halako lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda bat, gero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera betetzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 30ean emandako 199/2004 Foru Aginduan, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2 c) artikuluan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikari gisa aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda osatzeko deialdia

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.-Deialdia egiten da prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikari gisa aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, aldika sortzen diren beharrak bete ahal izateko.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo gero batean prestatzen diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo horien baliokidea den beste bat edukitzea edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, edo lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturaren bateko lehenengo hiru ikasturteak gainditu izana.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Deialdi honen arabera prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikari gisa aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda osatzeko hautatzen diren izangaiek euskarazko lanpostuak aukeratzen ahalko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzean, betebehar hauetariko bat dutela frogatuz gero:

a) Hizkuntza eskola ofizial batek luzatutako euskararen gaitasun agiriaren edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den agiriaren jabe izatea.

b) Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu izana.

c) Jakite proba bat gainditzea, kasuan kasuko lanpostuan aritzeko behar den hizkuntza maila frogatzen duena. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak probak gainditu dituzten pertsonei eginen die.

Horretarako, eskabideak aurkezteko deialdi guztietarako balio duen hirugarren oinarrian ezarririko epe berean, interesdunek adierazi beharko dute oinarri honetan eskatzen diren tituluak dauzkatela edo, horietakorik ezean, prest daudela ezartzen den proba egiteko, hizkuntza maila neurtu ahal izateko.

2.3. Oinarri honen 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko da, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.4. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren azalpena eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko dira.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiei dei egitea.

Nafarroako administrazio publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88. artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako oinarrietan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira.

Izangaiei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 4. idatz-zatian, ezarritakoa. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeko moduaren xehetasunak arautzen dira.

II.-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikari gisa prestatzen
ari diren izangaien zerrenda osatzeko deialdia

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.-Deialdia egiten da prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikari lanpostuetan prestakuntza izateko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Bere lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egin izana.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo horien baliokidea den beste bat edukitzea edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, edo lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturaren bateko lehenengo hiru ikasturteak gainditu izana. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Deialdi honen arabera prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikari gisa prestatzen ari diren izangaien zerrenda osatzeko hautatzen diren izangaiek euskarazko lanpostuak aukeratzen ahalko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzean, betebehar hauetariko bat dutela frogatuz gero:

a) Hizkuntza eskola ofizial batek luzatutako euskararen gaitasun agiriaren edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den agiriaren jabe izatea.

b) Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu izana.

c) Jakite proba ba gainditzea, kasuan kasuko lanpostuan aritzeko behar den hizkuntza maila frogatzen duena. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak probak gainditu dituzten pertsonei eginen die.

Horretarako, eskabideak aurkezteko deialdi guztietarako balio duen hirugarren arauan ezarririko epe berean, interesdunek adierazi beharko dute arau honetan eskatzen diren tituluak dauzkatela edo, horietakorik ezean, prest daudela ezartzen den proba egiteko, hizkuntza maila neurtu ahal izateko.

2.3. Oinarri honen 2.1.d) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko da, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.4. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.5. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren azalpena eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko dira.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiei dei egitea.

Izangaien deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren adierazpena honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

III.-Bi deialdien arau komunak

Lehena.-Eskaerak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskaerak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskaera telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko webguneko atarian dago (www.navarra.es). Halakoetan, parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak erregistro orokor elektronikoan artxiboak eransteko formatuetako edozeinetan eransten ahalko dira.

2.2. Eskabideak I. eranskinean heldu den ereduaren arabera bete beharko dira, aldi baterako kontratazioko izangaien kasuan, eta II. eranskineko ereduaren arabera, prestakuntzarako izangai berrien kasuan. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiaren 2.1 a) arauan nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte bakarrik.

Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikari lanetan aritzeko dei egiten zaien izangaiek ez bestek aurkeztu beharko dituzte titulazio betebeharra frogatzen duten agiriak, kontratua gauzatzen denean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera adierazten denean.

2.3. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskaeran eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasuna dutela frogatzeko organo eskudunak ematen duen agiriaren fotokopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orrian, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoan.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Proba.

4.1. Hautapen prozesua proba teoriko baten bidez eginen da. Proba horretan galdera batzuk erantzun beharko dira, ebazpen honen III. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoak. Erantzuteko aukera bat baino gehiago eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Proba honetan 40 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren herena (13,33 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

4.2. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak baztertuko dira.

4.3. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

4.4. Bi deialdietarako laugarren arau komunean aipatzen diren ariketetako kalifikazioak argitaratu eta gero, euskarazko proba egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira. Izangaien deialdia Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atarian) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orrian, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoan, argitaratuko da.

Proba hori egiteko epaimahaiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuaren laguntza eskatuko du. Aipatu organoak zehaztuko du egin beharreko proba eta izangaiei uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuan euskararen jakite maila bakoitzerako ezarritako "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen du. Kalifikazio hori lotzailea izanen da epaimahaiarendako.

Deialdi guztietarako balio duten laugarren arau honen lehen atalean ezarritako ariketak gainditu eta eskabidean dagokion deialdian parte-hartzea eskatu duten dituzten izangaiek egin ahal izanen dute euskara maila neurtzeko proba.

Bosgarrena.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Fernando Teré Iriarte jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzuko Orientazio Ataleko burua.

Ordezko mahaiburua: Blanca Antoñana Sainz andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko goi mailako tituluduna.

Mahaikidea: Cruz Martínez Erausquin jauna, Lanerako Prestakuntza Garatzeko Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: María Dolores Urrutia Heredia andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lan bidezko Prestakuntzako erdi mailako teknikaria.

Mahaikidea: María Jesús Pérez Lafuente andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Langileriaren Erregistroko Bulegoko burua.

Ordezko mahaikidea: Juan Antonio Heras Goñi jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Ataleko burua.

Mahaikidea: Langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: Langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Jesús Vélaz Echarri jauna, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikaria, arlo juridikoa.

Ordezko mahaikide idazkaria: Ana Catalán León andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikaria, arlo juridikoa.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Seigarrena.-Gainditzen dutenen zerrendak.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak zerrenda hauek argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zeneko tokian:

-Aldi baterako kontratatuak izateko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan lehenbiziko aldiz aritzeko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

Zerrenda Interneten bidez kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, deialdiaren iragarkian, Zerbitzuen edo Enplegu Publikoaren ataletan.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio oinarri honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: galdetegiko erantzun zuzenen kopuru handiena kontuan hartuz. Berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan, zerikusia duten izangai guztiei deituta, bertara joan daitezen.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

Zazpigarrena.-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikari lanean aritzeko izangaien zerrenda.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautapen prozesuko espediente osoa jasorik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

7.2. Deitzea.

Oinarri honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako oinarrietan xedatutakoari jarraikiz deituko zaie; betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute eskabideak aurkezteko azkeneko egunean deialdian eskatutako titulazioaren betebeharra betetzen zutela, unibertsitate diplomadunaren titulua, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo horren baliokidetzat jotzen den tituluaren fotokopia konpultsatuak aurkeztuta edo lehenengo hiru kurtsoak gaindituak izatea. Bestela, titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinak.

Eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zortzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko ekainaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, ............................ lanetan aritzeko aldi baterako kontratatuak izateko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .............aren ......................(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NAN zenbakia:

Nazionalitatea:

Jaioteguna:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

Helbide elektronikoa:

2) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

  • Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.
  • Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

  • Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).
  • Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Halaber, hau adierazten dut.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua, ez eta gabetua ere, eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
(Sinadura)

Oharrak:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, .............................................. lanpostuan prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko. Deialdia .........(e)ko ........... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ...(e)ko ...........aren ......(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NAN zenbakia:

Nazionalitatea:

Jaioteguna:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

Helbide elektronikoa:

2) Zein lanpostutarako izendatua.

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila:

3) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

  • Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.
  • Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

  • Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).
  • Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Halaber, hau adierazten dut:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.
(Sinadura)

Oharrak:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Gaitegia (Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikaria)

1.-Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea. IV., V. eta VI. tituluak.

2.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea.

3.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

4.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretua.

5.-Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, Langileen Estatutuari buruzko legearen testu bategina onesten duena: I. titulua.

6.-2720/1998 Errege Dekretua, abenduaren 18koa, Langileen Estatutuaren 15. artikulua iraupen zehatzeko kontratuen arloan garatzen duena. 488/1998 Errege Dekretua, martxoaren 27koa, Langileen Estatutuaren 11. artikulua prestakuntza kontratuen arloan garatzen duena.

7.-Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legea.

8.-43/2006 Legea, abenduaren 29koa, hazkundea eta enplegua hobetzekoa: I. kapitulua eta lehen xedapen gehigarria.

9.-Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoa, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzkoa.

10.-395/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, enplegurako lanbide heziketako azpisistema arautzen duena. Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen duena. Errege dekretu horren bidez enplegurako lanbide heziketako azpisistema arautzen da, eskaintzaren araberako prestakuntzaren arloan, eta haiek finantzatzeko diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

11.-Bitartekaritza enplegu zerbitzu publikoetan: lan eskaintza, lan eskaria.

http://www.inem.es/inem/ciudadano/empleo/actividades/empresario/indcre.html.

http://www.inem.es/inem/ciudadano/empleo/actividades/busqueda/sepes.html.

12.Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 20ko 3401/2006 Ebazpena, laneratzeko orientazio eta jarraipeneko ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia onetsi zuena: II. eranskina.

Iragarkiaren kodea: F0917723