72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko ekainaren 1ean hartua, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Valtierra-Arguedasko saihesbidea" egiteko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, abenduaren 31ko 156/2007 Foru Aginduaren bidez, "NA134 errepidean (Ebroko Ardatza) Valtierra-Arguedasko saihesbidea egiteko proiektua" behin-behinekoz onetsi eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zuen eta ukitutako toki entitateei entzunaldia eman zien.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, maiatzaren 7ko 42/2009 Foru Aginduaren bidez, "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza) Valtierrako eta Arguedasko saihesbidea egiteko proiektua" behin betiko onetsi, eta jendaurrean egoteko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasea ebatzi zuen.

Ikusita hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia duela eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Valtierra-Arguedasko saihesbidea" proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua 1.216.683,00 eurokoa da. Horietarik 350.000,00 euro 2009ko aurrekontuko "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Valtierra-Arguedasko saihesbidea" izeneko 61100 620001 6010 453222 kontu-sailaren kargura ordainduko dira, eta 866.683,00 euro, 2010eko ekitaldiko antzeko kontu-sailaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salan inpugnatu, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari eta Aurrekontu eta Finantza Politikaren Zerbitzuari.

Iruñean, 2009ko ekainaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0916986