66. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 15ean emandako 70/2009 Ebazpenaren bidez onetsia. Honen bitartez oposizio bidez beteko dira Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 78/2009 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaz betetzen ez diren lanpostuak. 21 lanpostu huts betetzekoa zen eta gaur egun tramitatzen ari da.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 15ean emandako 70/2009 Ebazpenaren bidez deialdia onetsi da, oposizio bidez betetzeko Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 78/2009 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaz betetzen ez diren lanpostuak. 21 lanpostu huts betetzekoa zen eta gaur egun tramitatzen ari da.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua; Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea; gainerako aplikazio arauak eta oinarri hauek:

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da suhiltzaile izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzari atxikiak. Haien plantillako zenbakiak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira, aurretik egindako lekualdatze lehiaketa ebatzirik. Barneko zuzendari nagusiak maiatzaren 13an emandako 78/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatutako lekualdatze lehiaketa.

Lanpostu hutsak txanda irekiaren eta igoera txandaren artean banatuko dira, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 15. artikuluko 3. atalean ezarririko formulari jarraituz, hau da:

-Lehenbiziko lanpostua txanda irekikoa izanen da.

-Bigarren lanpostua igoera txandakoa.

-Hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandakoak eta bikoitiak txanda irekikoak.

1.2. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek ez dutelako atera hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte hautaprobak, txanda horretan lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdiaren 6.2.2.1 atalean aipatutako prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzen den egunean 2.1.2 atalean ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten izangaiek.

1.3. Lanpostuek C mailako ordainsariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

2.-Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiak:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea izatea, halako moduz non, deialdi honen 6.2.3 atalean aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen arlo ez akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta ez edukitzea deialdiaren IV. eranskinean zehazten diren bazterbide medikoetako bat.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako hiritartasuna ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

f) C motako ibilgailuak gidatzeko BTP baimena izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiak:

a) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta ez edukitzea deialdiaren IV. eranskinean zehazten diren bazterbide medikoetako bat.

b) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

d) C motako ibilgailuak gidatzeko BTP baimena izatea.

e) Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideren bat izatea eta administrazio publikoetan aitortutako bost urteko antzinatasuna izatea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea izatea, halako moduz non, deialdi honen 5.2.2 oinarrian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

Aurreko lerroaldean aipatutako tituluaren ordez, administrazio publikoaren zerbitzuan egindako zortzi urte onartu frogatzeak balio du.

Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko eskakizunak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

Orobat, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 11ko 213/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 40.2 artikuluarekin bat, kidego horietako kideek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, betiere kidego horietan zortzi urteko zerbitzualdia egin badute eta txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte.

2.2. Baldintza horiek guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea amaitu arte, eta baita deialdiaren 6.2.2.1 atalean aipatutako prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzen den egunetik lanpostuaz jabetu arte ere.

Gidabaimenari dagokion baldintzari ez zaio aurreko lerroaldean ezarritakoa aplikatuko, zeren prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean izan beharko baita gidabaimena.

2.3. Deialdiaren 3.2 atalean ezarritako salbuespenarekin, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaiek baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honen 6.2.2.3 atalean ezarritako hamabost egun naturaleko epean.

3.-Eskaerak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2,, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak deialdiko eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi aldeen fotokopia konpultsatua.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 25 euro ordaindu izana frogatzen duen agiria. Kopuru horrekin espedientearen formalizazioa eta azterketa eskubideak ordainduko dira.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak tasa ordaintzetik libre egonen dira. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lan igoera, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da hilero ez duela jasotzen lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik. Argibide Bulegoan adierazpenaren eredua emanen da. Interneten, lehen aipatu den web-gunean ere aurkitzen ahal da, deialditik beretik.

c) Izangaiak III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna duela adierazten duen ziurtagiri mediko ofiziala.

d) Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia egiaztatua.

Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, agiri hauek erantsi beharko dizkiote eskabideari: deialdi honen 2.1.2 atalaren c) eta d) letretan jasotzen diren eskakizunak betetzen dituztela frogatzen duen agiria, aitortua duten antzinatasunarena eta, polizia kidego bateko kideen kasuan, Nafarroako polizia kidegoetan 8 urteko zerbitzualdia egin izanari dagokiona.

3.3. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Izangairen batek deialdiaren 3.2 atalean aipatutako dokumentazioa aurkezten ez badu eskabidearekin batera eta agindutako moduan, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendatik kenduko da, salbu behin-behineko zerrendarako erreklamazioak aurkezteko ezarritako epearen barruan aurkezten bada.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa) ebazpena emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen diren izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: José Javier Boulandier Herrera, Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamenduko Zerbitzuen zuzendaria.

Ordezkoa: Javier Vitrián Arigita, Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko kudeaketa zuzendaria.

-Mahaikidea: Javier Garayoa Gurucharri jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Esku-hartzearen eta Suhiltzaile Etxeen Arloko burua.

Ordezkoa: Félix Esparza Fernández jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko Aginte eta Sostengu Arloko burua.

-Mahaikidea: Pedro Zaro Loperena jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako suhiltzaile ofizialordea.

Ordezkoa: Rafael Castell Sanz jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko Kanpainen, Erreskate Taldeen eta Talde Berezien Arloko burua.

-Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langile Batzordeak proposatua.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langile Batzordeak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: Alfredo Fanlo Nuin jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna.

Ordezkoa: Begoña Martínez Barrado andrea, Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko Kudeaketako Zuzendaritzako Gai Ekonomiko-administratiboen eta Langileriaren Kudeaketaren Arloko burua.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2009ko urrian hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Ondoren, epaimahaiak jakitera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak.

6.2. Oposizioak bi fase izanen ditu: lehenengoan proba fisikoak, ezagupenekoak eta psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.

6.2.1. Hautapenaldia.

Hautapenaldian proba hauek izanen dira:

a) Lehena: deialdi honen II. eranskinean agertzen den gai zerrendako atal bakoitzari buruzko froga objektiboa egitea.

b) Bigarrena. deialdiaren III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egin beharko dira.

Izangai guztiak antidoping kontrola egitera behartuta egonen dira, probak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Praktika debekatuak atzeman edo egiaztatzeko analisiak dagokion organo espezializatuak eginen ditu. Horretarako, debekatuta egonen dira debekatutako substantzia eta gai farmakologikoei eta kirolean arauz kanpokoak diren doping metodoei buruz Kiroletako Kontseilu Gorenak emandako 2005eko azaroaren 7ko ebazpenaren eranskinean (2005eko 278. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 21ean) agertzen diren substantziak, gai farmakologikoak, doping metodoak eta manipulazioak, edo proba fisikoak egin behar direnean indarra duen ebazpenean agertzen direnak.

c) Hirugarrena: izangaiek ariketa psikoteknikoak eta buruz buruko eta/edo taldekako elkarrizketak egin beharko dituzte, lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara zein neurritan egokitzen diren zehazteko. Proba Nafarroako Administrazio Publikoak eginen du, eta haren balorazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Proba hori egitera dei eginen zaie igoera txandako 21 izangairi eta txanda irekiko beste 21 izangairi bakarrik, aurreko bi probak gainditu dituztenen artean eta horietan izandako puntuazioaren araberako hurrenkeran; txanda bakoitzeko 21. lekuan izangai batzuk bilduz gero puntuazio berberarekin, denak onartuko dira. Gainerako izangaiak deialditik baztertuko dira. Txandetako batean hautatutako izangaiak gutxiegi badira, beste txanda bateko izangaiek beteko dituzte lanpostu horiek.

Hautapenaldiko probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

Deialdiko ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.2.2. Prestakuntza ikastaroa egiteko onartzea.

6.2.2.1. Hautapenaldia bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangaien zerrenda, txanden arabera banatuak, eta txanda bakoitzean, hurrenez hurren erdietsitako puntuazioaren araberako hurrenkeran, deialdiaren lehenbiziko oinarrian ezarritakoa betetzeko. Deitutako lanpostu huts adina ikasle onartuko da gehienez.

Txanda bakoitzean izangai bat baino gehiago baldin badago ikastarora egiteko azken plaza lortzeko puntuazio berarekin, aurrena, lehenbiziko proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta gero, bigarren proban lortutakoa.

6.2.2.2. Prestakuntza ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinekoz onartutako izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.1.d) eta 2.1.2.a) ataletan ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko.

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak eginen du osasun azterketa hori, IV. eranskineko bazterbide medikoen taula kontuan hartuz, eta hartan, izangaiak "gai" edo "ez gai" deklaratuko dira.

6.2.2.3. Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dizkiote epaimahaiari, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bidez eta prestakuntza ikastaroa egiteko onartuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jendaurrean jarri eta hamabost egun naturaleko epean:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko direnak:

a) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan azaltzen duena.

b) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

c) BTP baimenarekin C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.

d) Hala izanez gero, deialdiaren 10.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko diren izangaiak:

a) BTP baimenarekin C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.

b) Hala izanez gero, deialdiaren 10.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

Atal honetan eskatutako dokumentuak behar den bezala aurkeztu ezean eta akatsak zuzentzeko emandako epean aurkeztu ezean, izangaia hautapen prozesutik bazterturik geratuko da.

6.2.2.4. Epaimahaiak, gaitasun psiko-fisikoaren azterketaren emaitzak ikusirik, hautapen prozesuan sortutako bajak ezarriko ditu, eta baja horiek bazterturik gelditu ez diren beste izangai batzuekin beteko ditu, betiere azterketa hori gainditu eta eskatutako dokumentazioa aurkezten badute. Hori egindakoan, oinarrizko prestakuntzako ikastarora onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

6.2.3. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

Ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du, gainditu egin beharko da eta gobernatuko dute Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolaketa eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak horren gainean ezarritako aginduek.

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioak direnak izan ezik, praktiketako funtzionario izendatuko dira.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolari atxikiko zaizkio.

Izangaiek erregelamenduaren arabera ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak oposizioaldian jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea ekarriko du berarekin. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio.

7.-Proben eta prestakuntza ikastaroaren balorazioa.

7.1. Lehen probako ariketak honela kalifikatuko dira: Nafarroako legeriari, erakundeei eta historiari buruzkoa, gehienez 25 puntu; Nafarroako geografiari buruzkoa, gehienez 30 puntu; Hizkuntzari buruzkoa, gehienez 15 puntu; Su Itzaltze eta Salbamenduari buruzkoa, gehienez 30 puntu; eta ezagupen teknikoei buruzkoa, gehienez 50 puntu.

Baztertuta geldituko dira guztira 75 puntu eskuratzen ez dituztenak, baita ariketaren batean 0 puntu lortzen dutenak ere.

7.2. Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

-Pisua goratzea (banku press-a), 10-20 puntu bitarte.

-Uretan aritzeko gaitasuna, 10-20 puntu bitarte.

-Orekako proba, 5-10 puntu bitarte.

-Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

-Indar erlatiboaren proba (sokan gora egitea), 5-10 puntu bitarte.

-Erresistentzia proba (Course Navette), 10-20 puntu bitarte.

-Indar, erresistentzia eta koordinazio proba (alboko jauzien testa), 5-10 puntu bitarte.

Proba bakoitzean eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak kanporaturik geldituko dira. Orobat, bazterturik geldituko dira dopajea galarazteko kontroletan positiboa ematen dutenak.

7.3. Hirugarren probak 0-50 puntuko bitarteko puntuazioa izanen du. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

7.4. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolaketa eta funtzionamendurako Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz kalifikatuko da, eta 800 puntuko balorazioa izanen du gehienez.

Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedienteari atxikiko dizkio, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (txanden arabera eta txanda bakoitzean oposizioan ateratako puntuazio osoaren arabera) eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

9.-Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Horretarako ezarritako epean, proposatutako izangaiek jakinarazi beharko dute zein den eskaintzen zaizkien lanpostu hutsetatik nahiago dutena.

9.2. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda horretakoak ez diren izangaien aurrean.

10.-Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, proposatu diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, suhiltzaile lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapena eta jabetza hartzea direla bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako nominadun funtzionarioak izanen dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emanen dute, bertan kidetuko dira, eta araubide horrek babestuko ditu, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako araubidean izena emanak badira eta babes araubide horretan irautea erabaki badute.

10.3. Izendatzen diren izangaiek destinoko herrian bizi beharra dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko dute bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

10.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

10.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta jabetza hartzea izendapenaren ebazpenean adierazten den egunean eginen da.

Jabetza hartzearekin batera deuseztatu eginen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Ezarritako egunean lanpostua hartzen ez dutenek, salbu eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko eta deialdiko lanpostuan aritzeko.

11.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren eta oinarrien kontra eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 15ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua

Izen-deiturak: ........................ jauna/andrea, adinez nagusia, nortasun agiri nazionalaren zenbakia (edo baliokidea den nortasun agiria): ......................, sorteguna: .........................., sorlekua: ...................., nazionalitatea: ..................... (.................), egungo bizilekua: .............................. (..................), karrika: ......................................., posta kodea: ............, telefonoa: ...................., lantokiko telefonoa: .................................

Honako hau azaltzen dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko .............. izateko .....lanpostu ....................bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, honako txanda honetan (deialdia ............ urteko ...... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ............aren .....(e)an):

  • Txanda irekia
  • Igoera txanda*
  • Ezgaitasunen bat dutenentzako txanda*

Hautaprobak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, esparru hauetakoren batean (deialdiaren 1. oinarrian ezarritakoarekin bat):

  • Administrazio erroa *
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua *
  • Nafarroako Mendekotasun Agentzia *

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den tituluaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala, deialdian ezarritako moduan, eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eskakizun guztiak betetzen ditudala.

  • Ezgaitasuna dudala eta, horrenbestez, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.
  • Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
  • Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala.*
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.*
  • Frantses eta ingeles maila neurtzeko probak egitea eskatzen dudala.*

Horrenbestez,

Eskaera hau ontzat har dezatela eta aipatu deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Iruñean, 200..ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.-Nafarroako legeria, erakundeak eta historia.

1.1. Nafarroa Gaztelako Koroan sartzea. Historia, izaera eta ondorioak. Nafarroako Erresumako Araubidea. Nafarroako Gorteak. Erregeordea. Errege Kontseilua. Erresumako Diputazioa.

1.2. Lege Itundua, 1841eko abuztuaren 16koa: hitzarmenaren sorrera, negoziazioak eta amaiera. Edukiaren azterketa. Itun izaera.

1.3. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. lanketa prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua.

1.4. Nafarroako Foru Erakundeak. Nafarroako Gorteak edo Parlamentua. Osaera eta eginkizunak. Haren Erregelamendua. Funtzionamendua: osoko bilkura eta batzordeak. Comptos Ganbera. Arartekoa.

1.5. Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legea. Egitura eta edukiaren azterketa.

1.6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea. Egitura eta edukiaren azterketa.

1.7. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuena: egitura eta edukiaren azterketa.

1.8. Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Administrazio prozedura erkidearen faseak. Prozedura bereziak.

1.9. Administrazio errekurtsoak. Kontzeptua. Oinarri orokorrak eta motak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

1.10. 8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Babes zibila larrialdi kolektiboetan: babes zibileko jarduketak: esku-hartzea. Herritarren laguntza. Ikuskapenak III. titulua. Larrialdietako jardunbidea. IV. titulua. Aurrea hartze, su itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.

1.11. 12/2009 Foru Dekretua, otsailaren 16koa, Nafarroako Larrialdietako Agentzia sortzen duena. I. titulua: izaera, mendekotasuna, atxikipena eta helburuak. II. Titulua: egitura organikoa III. titulua: ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontrola. IV. titulua: langileak.

2.-Nafarroako geografia.

2.1. Nafarroako geomorfologia: morfoegitura unitate nagusiak: Ebroren arroa eta Pirinioak.

2.2. Nafarroako orografia: ezaugarri nagusiak eta Iparraldeko eta Hegoaldeko Pirinioen adarrak. Biztanleriaren eta ekonomiaren gaineko eragina.

2.3. Nafarroako klimatologia: Nafarroan kliman eragiten duten faktoreak. Klima motak Nafarroan. Landaredia: motak eta banaketa.

2.4. Nafarroako hidrologia. Nafarroako ibaien ezaugarriak. Isurialdeak eta arroak: azterketa eta deskribapena. Unitate hidrogeologikoak.

2.5. Nafarroako nekazaritza: eskualdeak eta motak. Nafarroako abeltzaintza: espezieak, eskualdeak, produkzioa eta kokapena. Nafarroako meatzaritza.

2.6. Nafarroako industria: bilakaera, kokapena, arazoak.

2.7. Nafarroako hirugarren sektorea: hezkuntza. Komunikazioak, merkataritza. Nafarroako errepideen sarea. Mendateak.

2.8. Nafarroako biztanleria: ezaugarriak, bilakaera, banaketa, eremuak, migrazio mugimenduak. Nafarroako habitata. Biztanleen lanbide eta gizarte egitura.

2.9. Ipar-mendebaldeko Nafarroa hezearen eta Nafarroako Pirinioen azterketa.

2.10. Pirinioetako arroen azterketa.

2.11. Nafarroako Eki-Erdialdearen eta Mendebal-Erdialdearen azterketa.

2.12. Eki-Erriberaren eta Mendebal-Erriberaren azterketa.

3.-Hizkuntza.

3.1. Substantiboaren, adjektiboaren eta aditzaren morfologia. Esaldi bakunaren sintaxia.

3.2. Esaldi konposatuaren sintaxia. Deskribapena: hainbat mota. Deskripzioaren objektibotasuna eta subjektibotasuna.

3.3. ortografia.

3.4. Sinonimoak eta antonimoak.

4.-Salbamenduak eta su itzaltzeak.

4.1. Sua: definizioa. Erreakzio energia. Suaren triangelua eta tetraedroa. Erregaia. Materialen erantzuna, suteak gertatzean. Erregarria.

4.2. Sutea. Motak. Emaitzako produktuak eta suaren zabalpena.

4.3. Su itzaltze metodoak. Hozketa. Sua itotzea. Suari elikadura kentzea.

4.4. Uraren eta aparraren bidez itzaltzeko ekipamenduak. Hornidura iturriak. Mangerak, konexioak eta lantzak. Aparra aplikatzeko elementuak, ezaugarriak eta funtzionamendua.

4.5. Itzalgailu eramangarriak. Eragile itzalgarria. Karga. Funtzionamendu-denborak. Noraino iristen diren eta haien eraginkortasuna.

4.6. Arnasketa ekipamenduak. Iragazkiak eta ekipamendu autonomoak. Ezaugarriak eta funtzionamendua.

4.7. Aireztapen aparatuak. Hidroaireztailuak. Elektroaireztailuak. Ezaugarriak eta funtzionamendua.

4.8. Salbamendu bitartekoak. Eskalak. Sokak, motak, lotzeko materialak. Igotzeko eta erakartzeko materialak. Ebakitzeko, konpontzeko eta libratzeko materialak.

4.9. Gai arriskutsuak: sailkapena, identifikazioa eta seinaleztapena.

4.10. Suteen aurka borrokatzeko eta salbamendu lanak egiteko ibilgailuak. Sailkapena, funtsezko ekipamendua. Autoponpak. Eragile bereziak dituzten ibilgailuak. Elikadura ibilgailuak. Suteetan salbamendu lanak egiteko ibilgailuak. Istripuetan salbamendu lanak egiteko ibilgailuak. Uretan salbamendu lanak egiteko ibilgailuak.

5.-Ezagupen teknikoak.

5.1. Materialak. Materiaren egitura atomikoa eta molekularra. Materialen propietate orokorrak. Industriako materialen propietateak. Material metaliko, zeramiko eta plastikoak. Zura, ehunak, isurkiak eta labaingarriak. Materialen entsegua.

5.2. Energia. Kontzeptua eta unitateak. Energia motak eta haren eraldaketa. Energia ez-berriztagarriarentzako erregaiak. Energia berriztagarria. Energiaren garraioa. Energia kontsumitu eta aurreztea. "Errendimenduaren" kontzeptua eta aplikazioa.

5.3. Makinak eta fabrikazio sistemak. Makina baten kontzeptua eta osagaiak. Aginte zirkuitua eta indar zirkuitua. Eskuzko tresnak. Gizakiaren esfortzu fisikoa eta materialen esfortzu mekanikoa. Makinako mugimendua, nola transmititu eta eraldatu. Marruskadurak. Makinaren labainketa eta mantentze-lanak.

5.4. Makinen elementuak. Lotune finkoak eta desmuntagarriak: hariak eta hari-sistemak, errematxeak, soldadura, akoplamenduak, zirrindolak, larakoak eta lotura elastikoak. Transmisio mekanikoak: ardatzak, euskarriak, engranajeak, uhal-poleak, enbrageak, kate gurpilak, giltzadurak-errotulak, biela biradera. Kate zinematikoak. Elementu osagarriak: energia-metagailuak, balaztak, blokeatzeko sistemak, segurtasun sistemak. Makinen elementuen mantentze-lana. Makinen elementuak erabiltzeko segurtasun arauak.

5.5. Fabrikazio mekanikoa. Txirbil-harroketarik gabeko prozedurak: moldeaketa eta haren motak, soldadura bidezko lotura, forja, ijezketa, ebaketa, estaldura. Txirbil-harroketa bidezko prozedurak: karrakaketa, zerraketa, hariztaketa, torneaketa, fresaketa, zulaketa eta beste. Makina-erraminta. Prozesuen automatizazioa. Produktuaren kalitatea kontrolatzea. Makina-erramintaren mantentze-lana. Fabrikazioaren industria-hondakinak eta ingurumenaren gaineko eragina.

5.6. Makinetako zirkuitu pneumatikoak. Pneumatika zertarako erabili. Aire konprimatuaren ekoizpen, tratamendu eta banaketaren funtsezko alderdiak. Zirkuitu pneumatiko baten funtsezko alderdiak. Zirkuitu pneumatiko bat muntatu eta abian jartzea. Zirkuitu pneumatiko bat desmuntatzeko jarduketak. Makinen zirkuitu pneumatikoen mantentze-lana eta segurtasuna.

5.7. Makinetako zirkuitu oliohidraulikoak. Oleohidraulika zertarako erabili. Zirkuitu oleohidraulikoaren funtsezko alderdiak. Zirkuitu oleohidraulikoa muntatu eta desmuntatzea. Zirkuitu oleohidraulikoa abian jarri eta gelditzeko jarduketa protokoloa. Olio hidraulikoak. Oliohidraulika mugikorra eraikuntza eta obra zibilerako. Zirkuitu oleohidraulikoen mantentze-lanak.

5.8. Automozioko ibilgailuak. Barne-errekuntzako motorra. Diesel motor baten funtsezko elementuak eta funtzionamendua. Diesel motor baten labainketa: haren garrantzia eta funtzionamendurako elementuak. Motorraren hoztea. Ibilgailu bateko transmisioak: abiadura-kaxa, enbragea, ardatz aktiboak, diferentziala. 4x4 transmisioak: funtzionamendua, motak, elementuak.

5.9. Ibilgailuen mantentze-lana eta segurtasuna. Funtzionamendurako sistemak eta elementu kritikoak. Segurtasunerako sistemak eta elementu kritikoak. Mantentze-dosierra: aldian aldiko berrikuspena, kontrolerako puntu eta parametroak, elementuak berritzea. Jarduteko protokoloa ibilgailua hondatuz gero. Jarduteko protokoloa ibilgailuarekin istripua izanez gero.

5.10. Oinarrizko kontzeptuak. Elektrizitatea: motak, unitateak, zirkuitu baten osagaiak eta korronte elektrikoaren efektuak.

5.11. Elementu nagusiak. Erresistentziak, harilak eta kondentsadoreak. Funtzionamendua. Ezaugarriak. Arriskuak.

5.12. Segurtasuna BT-n. Behe tentsioko instalazio elektrikoetako eragite eta babes elementuak. Haien mantentze-lana.

5.13. Segurtasuna GTn. Goi tentsioko instalazio elektrikoetako eragite eta babes elementuak. Haien mantentze-lana.

5.14. Transformadoreak. Eraldaketa zentroak. Konektatu eta deskonektatzeko eragite protokoloak. Transformadoreen mantentze-lana.

5.15. Manipulazioa BTn. Behe tentsioko eroale, hargailu, linea eta antzekoak konektatu eta deskonektatzeko jarduketa protokoloak.

5.16. Lurra. Lurreko instalazioak. Igarotzeko tentsioa eta kontaktu-tentsioa. Lurreko instalazioen berrikuspena eta mantentzea.

5.17. Lineak. Lur gaineko eta lur azpiko lineak, behe eta goi tentsiokoak. Eraketa, eraikuntza eta manipulazioa. Lineak zaindu eta mantentzea.

5.18. Ekipo elektrogenoa. Haren garrantzia. Instalazioa, abiaraztea eta arretazko neurriak. Mantentze-lana.

5.19. Elementu osagarriak. Bateriak eta metagailuak. Argi bereziak. Hornidura osagarriak.

5.20. Ebaketa: ebaketa mekaniko eta termikoetako prozesuak. Ebaketaren garrantzia. Erabiltzen diren makina eta elementuak. Ebakitzeko segurtasun neurriak.

5.21. Gasak: ebaketa eta soldadurarako gasak sortu, gorde, garraiatu eta manipulatzea. Erabiltzen diren makinak eta elementuak. Instalazioen babesa eta mantentze-lana.

5.22. Soldaketa: soldatzeko prozesuak. Soldaketaren oinarriak eta motak. Erabiltzen diren makina eta materialak. Arku elektriko bidezko soldaketa. Atmosfera bereziak. Soldaketa prozesuetako segurtasuna. Soldatzeko makina eta instalazioen mantentze-lana.

Oharra.-Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretako legeriaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

III. ERANSKINA

Proba fisikoak

1.-38 kiloko pisua goratzea (banku press-a).

Deskribapena: banku batean etzanda, ahoz gora eta oinak dagokien euskarrian, izangaiak 38 kiloko pisua goratu behar du, 60 segundotan ahal duen aldi guztietan. Bi eskuekin goratuko du pisua eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino piska bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du.

Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian oinek euskarria ukitu beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio batean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da eta, beraz, ez da kontatuko.

Ariketa kasu hauetan bukatuko da:

-Oinek beren euskarria ukitzeari uzten badiote.

-Izangaiak ukondoak flexionaturik eta barra bularrean bermatuta duela eteten badu ariketa.

Puntuazioa. Egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ZENBAT ALDIZ-GIZONAK

ZENBAT ALDIZ-EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

35 baino gutxiago

35 baino gutxiago

Bazterturik

35etik 37ra bitarte

35

10

38tik 40ra bitarte

36

11

41etik 43ra bitarte

37

12

44tik 46ra bitarte

38

13

47tik 49ra bitarte

39

14

50etik 52ra bitarte

40

15

53tik 55era bitarte

41

16

56tik 58ra bitarte

42

17

59tik 61era bitarte

43

18

61etik 63ra bitarte

44

19

64 edo gehiago

45

20

2.-Ur inguruneko trebetasun probak. (100 metro crawl estiloan edo estilo librean).

Arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur ingurunean nola egokitzen den baloratzea.

Deskribapena: 25 metroko igerileku batean crawl estiloan edo estilo librean igeri egitea, joan eta etorri. Igerileku ertzetik atera behar da eta ez da irteerako blokerik erabiliko.

Gehienez ere minutu bat eta 24 segundo izanen dira hori burutzeko.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko trajerik ez urpean igeri egiteko betaurrekorik ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.

Proba ezin da hasi igerilekuaren barnean.

Nola egin: abiatze seinalearen ondoren, izangaiak uretara botako du bere burua eta igerian 100 metro eginen ditu (25 metroko bi igerialdi joateko eta 25 metroko bi igerialdi etortzeko). Zutik daudela (bi bermatze), igerileku ertzetik aterako dira, uraren arrasetik eta geldirik egon ondoren. Ez da erabiliko irteerako blokerik.

Saio bakarra eginen da.

Saioa baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi, baldin eta izangaiak:

~Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak euskarri moduan edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.

~Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

-Igerilekuaren zola ukitu edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

-Kalez aldatzen bada.

Noranzkoan aldatzean ez badu pareta ukitzen.

-Bi irteera baliogabe egiten baditu.

Puntuazioa: eskala honen araberakoa izanen da (segundotan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe).

DENBORA: GIZONAK

DENBORA: EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

1'24" baino gehiago

1'24" baino gehiago

Bazterturik

1'24"tik 1'21"ra bitarte

1'24"tik 1'21"ra bitarte

10

1'20"tik 1'19"ra bitarte

1'20"

11

1'18"tik 1'17"ra bitarte

1'19"

12

1'16"tik 1'15"ra bitarte

1'18"

13

1'14"tik 1'13"ra bitarte

1'17"

14

1'12"tik 1'11"ra bitarte

1'16"

15

1'10"tik 1'09''ra

1'15"

16

1'08"tik 1'07"ra

1'14"

17

1'06"tik 1'05"ra

1'13"

18

1'04"tik 1'03"ra bitarte

1'12"

19

1'02" edo gutxiago

1'11" edo gutxiago

20

3.-Orekako proba.

Baloratu nahi da jarrera estatiko edo dinamikoari eusteko ahalmena, grabitatearen kontra.

Deskribapena: lurretik 2 metrora kokatu den oreka haga batean mugitzea. Joateko 2,5 metroko tartea eginen da, gero, 360ºko bira, eta itzultzeko beste 2,5 metro eginen dira, bularraren aurretik 5 kg-ko baloi medizinala eramanez. Joanaldia aurreraka ibiliz eta etorria atzeraka ibiliz (bizkarra emanez).

Hagaren zabalera 10 cm-koa izanen da eta luzera 5 m-koa, joan-etorria kontatuta, gehi 360ºko biraketa.

Nola egin: izangaia goian dagoela, joan-etorriko ibilbide osoa eginen du hagan zehar, oinez edo korrika. Hasiera aurreraka eginen du, kontrolatzaileak seinalea ematen duenean. Izangaiak hasierako marra zapaltzen duenean hasiko da denbora kontatzen. Beste aldera joanen da, denbora guztian bi eskuetan 5 kiloko baloi medizinal bat daramala. Han, eta marraz haratago bi oinekin zapaldu ondoren, 360ºko bira osoa eginen du, nahitaez 2,5 metrora dagoen marratik haratago, eta gero bizkarra emanez itzuliko da, hasierako marra bi oinekin zapaldu arte edo marraz haratago bi oinekin zapaldu arte. Une horretan denbora neurtzeari utziko zaio.

Ezin da erabili probarako abantailarik ekarriko duen substantziarik oinetakoetan.

Bi saio egiten ahal dira. Bigarren saioa lehenbizikoa baliogabea denean baizik ez da eginen. Minutu bateko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauek egiten baditu:

-Erortzen bada edo hagatik ateratzen bada.

-Ez baditu bi oinekin zapaltzen muturretako marrak edo ez badu bi oinekin marra horietatik haratago zapaltzen.

-Proba hasteko irteera marra zapaltzen ez badu.

-5 kg-ko baloi medizinala erortzen bada edo baloia behar ez den moduan jartzen badu.

-Ariketa hasi denean, hagan zutik dagoela, haga ukitzen badu eskuekin edo baloi medizinalarekin.

-Baliogabe joko da baldin eta, lehenbiziko ariketa zuzen eginda ere, ez badu lortu ezarritako minimoa egitea. Kasu horretan, bigarren saio bat egiteko eskubidea izanen du, lehenbizikoa denborarengatik baliogabe izateagatik.

Puntuazioa: honako eskala honen araberakoa izanen da (segundotan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe, eta, biribiltzeko, beheko hamarrena erabiliko da). Puntuazio eskala bera dago gizon eta emakumeentzat.

DENBORA: GIZONAK

DENBORA: EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

12''5 edo gehiago:

12''5 edo gehiago:

Bazterturik

12"4tik 11"1era bitarte

12"4tik 11"1era bitarte

5

11"tik 10"0ra bitarte

11"tik 10"0ra bitarte

5,5

9"9tik 9"5era bitarte

9"9tik 9"5era bitarte

6

9"4tik 9"0era bitarte

9"4tik 9"0era bitarte

6,5

8"9tik 8"5era bitarte

8"9tik 8"5era bitarte

7

8"4tik 8"0era bitarte

8"4tik 8"0era bitarte

7,5

7"9tik 7"5era bitarte

7"9tik 7"5era bitarte

8

7"4tik 7"0era bitarte

7"4tik 7"0era bitarte

8,5

6"9tik 6"5era bitarte

6"9tik 6"5era bitarte

9

6"4tik 6"0ra bitarte

6"4tik 6"0ra bitarte

9,5

5''9 edo gutxiago

5''9 edo gutxiago

10

4.-Zalutasun proba. (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Nola egin: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan).

Bi saio egiten ahal dira. Bigarren saioa lehenbizikoa baliogabea denean baizik ez da eginen. Minutu bateko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

F0915939_0.EPS

Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauek egiten dituenean:

-Zutoin bat botatzea.

-Zutoin bat hartzea, eror ez dadin.

-Izangaia ibilbidetik ateratzea, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzea (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz horiek bukatzen direla izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Batura horren emaitza beheko hamarrenarekin biribilduko da.

DENBORA: GIZONAK

DENBORA: EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

23''1 edo gehiago, baztertua

23''1 edo gehiago, baztertua

Bazterturik

23"tik 22"5era bitarte

23"tik 22"9ra bitarte

5

22"4tik 22"3ra bitarte

22"8tik 22"7ra bitarte

5,5

22"2tik 22"1era bitarte

22"6tik 22"5era bitarte

6

22"tik 21"9ra bitarte

22"4tik 22"3ra bitarte

6,6

21"8tik 21"7ra bitarte

22"2tik 22"1era bitarte

7

21"6tik 21"5era bitarte

22"0tik 21"9ra bitarte

7,5

21"4tik 21"3ra bitarte

21"8tik 21"7ra bitarte

8

21"2tik 21"1era bitarte

21"6tik 21"5era bitarte

8,5

21"0tik 20"9ra bitarte

21"4tik 21"3ra bitarte

9

20"8tik 20"7ra bitarte

21"2tik 21"1era bitarte

9,5

20''6 edo gutxiago

21''0 edo gutxiago

10

5.-Indar erlatiboaren proba.

Nork bere pisuaren gainean daukan kontrolaren gradua neurtu nahi da.

Deskribapena: zintzilikatutako soka liso batetik gora igo beharko da besoekin, 5 m altu ailegatzeraino, gehienez ere 11 segundotan.

Nola egin: kontrolatzaileak "ya" esatean, gora igo eta 5 metrora dagoen seinalea edo gorago ukitu beharko du bi eskuekin. Altuera horretara iritsitakoan ezkil bat jo beharko du, eskuz. Ez da ontzat emanen baldin eta ezkilak zarata egiten badu haritik tiratu izanagatik edo igotzeko soka nahasi izanagatik.

Zutik daudela hasiko dira, bi oin zolak zorua ukitzen, eta lehenbiziko bultzadan ez dira hankak erabiliko.

Jaitsierak ez du ondoriorik izanen kalifikazioan.

Bi saio egiten ahal dira. Bigarren saioa lehenbizikoa baliogabea denean baizik ez da eginen. Minutu bat eta 30 segundoko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauek egiten dituenean:

-Igotzeko hasierako mugimenduan oinekin inpultsoa hartzen badu.

-Proba egin bitartean sokari hankekin heltzen edo eusten badio.

-5 metrora dagoen seinalea edo goragoko zati bat bi eskuekin hartzen ez badu.

-Proba hasi eta 11 segundo geroago ezkila jo ez badu. Utziko da ariketa bukatzea baina ez da 11"ko bukaera markatuko, eta gero baliogabe joko da, denbora gehiegi erabiltzen bada.

-Sokatik erortzen bada.

Puntuazioa: honako eskala honen araberakoa izanen da (segundotan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe, eta, biribiltzeko, beheko hamarrena erabiliko da).

DENBORA: GIZONAK

DENBORA: EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

11" edo gehiago

11" edo gehiago

Bazterturik

11"1tik 10"0ra bitarte

11"1etik 10"6ra bitarte

5

9"9tik 9"4ra bitarte

10"5etik 10"1era bitarte

5,5

9"3tik 8"8ra bitarte

10"0tik 9"7ra bitarte

6

8"7tik 8"2ra bitarte

9"6tik 9"4ra bitarte

6,5

8"1tik 7"6ra bitarte

9"3

7

7"5tik 7"0ra bitarte

9"2

7,5

6"9tik 6"5era bitarte

9"1

8

6"4tik 6"0era bitarte

9"0

8,5

5"9tik 5"5era bitarte

8"9

9

5"4tik 5"0era bitarte

8"8

9,5

4''9 edo gutxiago

8"7

10

6.-Erresistentzia proba. (Course Navette-ren testa).

Nola egin: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbidea egin behar dute ahalik eta denbora luzeenean, zinta magnetofoniko batez emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz. Izangaiek, zehazki seinalea entzutean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz, edo marratik haratago zapalduz. Zintak soinua emanen du tarte erregularren arabera. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatutako erritmoari jarraitzea eskatutako tarteak bete arte. Seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen hasten bada, behin eta berriz, abisu bat emanen da. Seinalea baino lehen ateratzen bada, metroko tartea igarota, probari bukaera emanen zaio automatikoki.

Kasu hauetan proba bukatuko da eta ordura arte egindako tarte osoak kontatuko dira:

-Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batzuetan gelditzen bada, 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

-Izangaia bere kaletik ateratzea.

-Izangaiak ibilbide bat bukatzeko haren muturreko marra edo haratago ez zapaltzea.

-Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro baterako tartera.

-Izangaiak hiru aldiz jarraian ez lortzea marra edo haratago zapaltzea seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Segurtasun metroaren barnean egonik, seinale akustikoa entzun baino lehen izangaiak marra zapaltzea lortzen ez duen aldiro, abisu bat jasoko du, eta kontrolatzailearen bi aldeetan kono bat ezarriz markatuko da. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta 20 metroko beste marra ukitzea lortzen badu seinale akustikoa entzutean. Hala egiten ez badu, bigarren abisu bat jasoko du. Bi abisu izanik, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, biak kenduko zaizkio. Bestela, hirugarren abisu bat jaso eta probari bukaera emanen zaio.

Puntuazioa: izangai bakoitzarentzat proba bukatzen den arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), eskala honi jarraikiz:

TARTEAK-GIZONAK

TARTEAK-EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

11 baino gutxiago

11 baino gutxiago

Bazterturik

11

11

10

12

11,5

11

12,5

12

12

13

12,5

13

13,5

13

14

14

13,5

15

14,5

14

16

15

14,5

17

15,5

15

18

16

15,5

19

16,5 edo gehiago

16 edo gehiago

20

7.-Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba. (Alboko jauzien testa).

Deskribapena: lurretik 28 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi eginen da, 30 segundoz etenik gabe, oinak bata bestearen ondoan edo parez pare daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan alboka, bi oinak bata bestearen ondoan edo pare-parean. Kontrolatzaileak "ya" esatean, jauzi egiten hasiko da, etenik gabe.

Bi saio egiten ahal dira. bigarrena lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada eginen da soilik. Minutu bat eta 30 segundoko tartea utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saio baliogabea izanen da izangaiak honako hauek egiten baditu:

-Listoia botatzen badu.

-Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

-Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen.

-Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

-Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

-Eskatutako errepikapen kopurua egiten ez badu. Kasu horretan izangaiak bigarren saio bat egiteko aukera izanen du.

Puntuazioa. Egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ZENBAT ALDIZ-GIZONAK

ZENBAT ALDIZ-EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

55 baino gutxiago

55 baino gutxiago

Bazterturik

55etik 57ra bitarte

55

5

58tik 60ra bitarte

56

5,5

61etik 63ra bitarte

57

6

64tik 66ra bitarte

58

6,5

67tik 69ra bitarte

59

7

70

60

7,5

71

61

8

72

62

8,5

73

63

9

74

64

9,5

75 edo gehiago

65 edo gehiago

10

IV. ERANSKINA

Bazterbide medikoak

1.-Ikusmena. Begien sistema.

-Zuzendu gabeko begi zolitasuna: 5/10 begirik okerrenean eta 7/10 onenean.

-Ikuseremu monokularra: Ezin izanen da plano horizontalean 120ºtik beherakoa izan, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikuseremuko meridiano batetik bestera.

-Diplopia.

-Diskromatopsia larriak.

-Estereopsi falta.

-Keratotomia erradiala.

-Betazal-konjuntibari eta/edo eranskinei eragiten dieten prozesu kronikoak, eraginaren arabera.

2.-Entzumena. Entzuteko sistema.

-500-3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 35 dB-ko galera.

-Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.

3.-Mintzamena.

-Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta diglosia iraunkorrak, ahozko komunikazioa zaildu edo galarazten dutenak.

4.-Giharren eta eskeletoaren aparatua.

-Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

-Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

-Eskoliosiak, 20º baino handiagoak.

-Zifosiak, 30º baino handiagoak.

-Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

-Espondilitis ankilosantea.

-Paget-en eritasuna.

-Osteoporosia eta osteomalazia.

-Fibromialgia.

-Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera.

5.-Digestio aparatua.

-Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

-B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

-Gutxiegitasun hepatikoa.

-Gibeleko zirrosia.

-Behazun-zirrosi primarioa.

-Pankreatitis kronikoa.

-Fibrosi kistikoa.

-Sabelaldeko paretako etena, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Hesteetako jarioa.

6.-Bihotz-hodietako sistema.

-Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

-Arritmia eta blokeoak: aurre-eszitazio egoerak eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB, Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.

-Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

-Balbulopatiak.

-Miokardiopatiak.

-Perikardiopatia kronikoak.

-Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

-Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

-Arterietako hipertentsioa (TAS > 140 eta TAD > 90).

-Arterietako hipotentsioa (TAS < 90 eta TAD < 45).

-Zainen eta baso linfatikoen gutxiegitasuna.

7.-Arnas aparatua

-Arnas aparatuaren afekzio kronikoak (biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoak: bronkitis kronikoa, enfisema, bronkiektasiak, etab.) edo aireberritzeko gutxiegitasunak, bizi edukiera behartuaren (CVF) edo arnasa botatzeko lehen segundoan beharturiko bolumenaren %15etik gorakoak (FEV1).

-Pleurako isuri berrituak.

-Berezko pneumotorax berrituak.

-Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

-Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna, bilakaeraren arabera.

8.-Nerbio-sistema.

-Epilepsia.

-Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

-Neurona motorearen eritasunak.

-Ataxiak.

-Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

-Parkinson-en eritasuna eta bestelako alterazio estrapiramidalak.

-Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

-Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

-Siringomielia.

-Hidrozefalia.

-Giharretako distrofiak eta bestelako miopatiak.

-Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

-Perlesia periferikoak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Neke kronikoaren sindromea.

-Anosmia.

-Beste alterazio motore batzuk (tikak, estereotipia motoreak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

9.-Alterazio psikiatrikoak.

-Buruko alterazio organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak kenduta.

-Buruaren eta jokabidearen alterazioak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

-Eskizofrenia eta bestelako alterazio psikotikoak.

-Gogo-aldartearen nahasteak (jokabide bipolarrak, nahaste depresibo errepikariak, depresioaldi handia, nahaste distimikoak).

-Antsietate-alterazioak, ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

-Barne-bultzaden kontrolaren eta izaeraren nahasteak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.-Sexu eta gernu-aparatua.

-Giltzurruneko gutxiegitasuna, bilakaera eta pronostikoaren arabera.

-Gernu jarioa.

-Giltzurruneko polikistosia.

11.-Sistema endokrinologikoa.

-Ardatz hipotalamo-hipofisarioaren alterazioak.

-Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrunen gaineko guruinen bestelako alterazioak.

-Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

-Mellitus diabetesa.

-Adenomatosi endokrino anizkoitza.

-Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.-Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak.

-Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin eta haien hedadura, funtzioetan izan dezaketen eragina eta kokapena ikusirik, suhiltzaile lanetan aritzea zailtzen baldin badute.

13.-Odola eta organo hematopoietikoak

-Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, ß-talasemia anemiadunak.

-Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.

-Hemofiliak eta hemostasiaren bestelako alterazioak.

-Immunoeskasiak.

-Esplenektomia.

-Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.-Bestelakoak.

-GIB birusaren antigorputzen eramailea.

-Amiloidosia.

-Kolagenosia.

-Lupus eritematoso sistemikoa.

-Artritis erreumatoidea.

-Esklerodermia.

-Sjögren-en sindromea.

-Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Obesitatea (GMI > 30).

15.-Ohar orokorrak.

-Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

Funtzioetan eragina duten gorputzeko bestelako aparatu edo sistemetako afekzioak, balorazio mahaiaren iritziz, suhiltzaile zereginetan aritzea eragozten baldin badute.

Iragarkiaren kodea: F0915939