51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

458/2009 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Milagroko saihesbidea Ebroko Ardatza NA-134 errepidean" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, martxoaren 12ko 22/2009 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Milagroko saihesbidea Ebroko Ardatza NA-134 errepidean" egiteko proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi zuen.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko apirilaren 6ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-"Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Milagroko saihesbidea Ebroko Ardatza NA-134 errepidean" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2009ko ekainaren 2an, 3an, 4an eta 5ean Milagroko eta Funesko herriko etxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2.-Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3.-Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Komunitateko bi egunkaritan eta Milagroko eta Funesko herriko etxeetan. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4.-Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Ebazpen hau Milagroko eta Funesko udalei eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari igortzea.

Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Herri Lanetako zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0913858