46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN
ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2009ko aurrekontuaren hasierako onespena

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2009. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Aurrekontu orokorra jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Araitzen, 2009ko martxoaren 10ean.-Lehendakaria, Ibane Sarasa Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L0911755