46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DEIKAZTELU

Aurrekontuaren hasierako onespena

Udalak, 2009ko otsailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, dokumentazioa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da aurreko paragrafoan aipaturiko jendaurreko epea bukatutakoan (martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202.1 artikulua).

Deikaztelun, 2009ko martxoaren 2an.-Alkatea, J. Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0911854