46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BORTZIRIETAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Plantila organikoaren behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2009. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an.

Lanpostuak

Lan-kontratudun finkoak

Administrari-ofizial bat, lanaldi erdiz aritzeko, eta bertze erdia Bortzirietako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatean. C maila. Mailako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 8,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Zerbitzuen arduradun bat, lanaldi ez osoan aritzeko. C maila. Mailako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 8,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Ramona Olatziregi Mitxelena. C maila. Mailako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 8,52. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: Bost hirurteko. Lanaldi erdia Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean emanen du eta bertze erdia Mankomunitate honetan. Behin-behinekoz lanaldi osoa Hiri-Hondakinen Mankomunitate honetan ematen ari da.

2009rako Lan Publikoaren eskaintza

Kargua: Zerbitzuen arduraduna.

Kontratua: Lan-kontratudun finkoa, lau orduko lanaldi ez osoan. C maila. Mailako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 8,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera. Deialdirako aurreikusten den data: 2009.

Etxalarren, 2009ko martxoaren 12an.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0911650