II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
CABANILLAS
2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Udalak, 2009ko martxoaren 12an egin osoko bilkura berezian eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu dokumentua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu arauetako artikuluetan ezarri bezala.
Cabanillasen, 2009ko martxoaren 13an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.
Iragarkiaren kodea: L0911903