46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

Udal Planeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2009ko otsailaren 27ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Santiago Espinal Tellecheak eta M.ª Jose Espinal Tellecheak Udal Planean sustaturiko aldaketa puntuala. Helburua da Udal Planak lurzartiari esleituriko etxebizitza kopurua handitzea, bat beharrean bi etxebizitza egin ahal izateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2009ko martxoaren 6an.-Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0911857