46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

BALIOGABETZEA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen X. sektoreko (Murillo el Fruto eta Santakara) lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituen oharrarena. Ohar hori 2009ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3an.

2009ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an, Nafarroako Ubidearen X. sektoreko (Murillo el Fruto eta Santakara) lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituen oharra argitaratu zen, haiek jendaurrean egoteko aldia Murillo el Frutoko Herriko Etxean irekitzen zela adierazten zuena eta gora jotzeko errekurtsoak paratzeko epea hasten zuena.

Akats batengatik, oharra berriro argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Gainera, jendaurrean egoteko aldia irekitzeko tokia oker eman da. Bidezkoa da, beraz, 2009ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3an, argitaraturiko iragarkia baliogabetzea, 2009ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an, argitaratu zenak balio baitu.

Iruñean, 2009ko apirilaren 3an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0913207