46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko martxoaren 30ean hartua, Nafarroako Gobernuak Transferentzia Batzordean dituen ordezkarietako bi ordezten dituena.

Nafarroako Gobernuak 2007ko abenduaren 27an hartutako erabakiaren bitartez, Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernua ordezkatuko duten kideak eta aholkulariak izendatu ziren.

Concepción Aranguren Álvarez andreak eta Blas Los Arcos León jaunak kargua utzi zuten apirilaren 14ko 28/2008 Foru Dekretuaren eta martxoaren 9ko 22/2008 Foru Dekretuaren bitartez, hurrenez hurren; hortaz, bidezko da Nafarroako Gobernuak aipatu Transferentzia Batzordean dituen aholkulariak ordeztea, Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak bere 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU

1. Nafarroako Gobernuak Transferentzia Batzordean duen ordezkaritzako aholkulari izendatzen dira María del Camino Bonafaux Martínez andrea, Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen zuzendari nagusia, eta Miren Maite Dominguez Muguiro andrea, Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria, Concepción Aranguren Álvarez andrea eta Blas Los Arcos León jauna ordeztuz, hurrenez hurren.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Administrazio Publikoetako Ministerioko Garapen Autonomikoko zuzendari nagusiari eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiari.

Iruñean, 2009ko martxoaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0913100