46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

VIII. IRAGARKIAK

8.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

BILBO OBRA ETA ZERBITZUEN SAILA

Iragarkia Espedientea: 070660000035

Pablo Rázquin García jaunari ezin izan zaio beren beregi jakinarazi Obra eta Zerbitzuetako Saileko zinegotzi ordezkariak 2008ko martxoaren 12an emandako Ebazpena, ez baitzegoen bere etxean. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluak eta horrekin bat datozen gainontzeko arauek hala ezartzen dutelako, iragarki honen bidez jakinarazten da.

Jakinarazpena

Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak 2007ko ekainaren 18ko Erabakiaren bidez eskumen batzuk eskuordetu zituen. Gaur egun oso-osorik indarrean dagoen eskuordetze horretaz baliaturik eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 52.2.b) artikulua, tokiko araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/86 Legegintzako Errege Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, batez ere beronen 13. artikulua, Bilboko Udalaren Gobernuko eta Administrazioko Udal Araudi Organikoaren artikulu ezargarriak eta gainerako arau orokor edo arlokakoak betez, Obra eta Zerbitzuen Sailak egindako txostena azterturik, Obra eta Zerbitzuen Saileko zinegotzi ordezkariak proposatutakoaren arabera ebaztea erabaki du:

Bidali zaion aurreko txostena aztertuta, honako hau erabaki dut:

1.º Pablo Razquin García jaunari eta Aisdena enpresari bidaltzea udalaren ondarean eragindako gastuen zehaztasunak, hain zuzen ere 2007ko irailaren 18an, Indautxu plazaren oinezkoentzako pasabidean, aparkalekurako sarreraren ondoan, galtzadara botatako hauts zuria garbitzeak eragindako gastuen zehaztasunak. Pladurrez betetako kamioian (9206 FKT matrikuladuna) zama-lanak egiten ari zela erori ziren hautsok. Gastuok ordaintzeko Ekonomia eta Ogasun Saileko Zergen, Obren, Tasen eta Prezio Publikoen Sekziora jo behar du (Venezuela plaza, 2) Hamar Eguneko Epean. Epe horretan bere eskubideak defendatzeko egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ditzan. Horrela egin ezean, jarduera zibilak hasiko dira justiziako administrazioan.

2.º Pablo Razquin Garcia jaunari eta Aisdena enpresari jakinaraztea, jaso izanaren agiriarekin.

Ebazpena hartu aurreko txostenak Honela dio:

Udaltzaingoak egindako txostenaren arabera (68.537/07 zk.) Aisdena enpresako Pablo Razquin García jaunak, 2007ko irailaren 18an, Indautxu plazaren oinezkoentzako pasabidean, aparkalekurako sarreraren ondoan, hauts zuria isuri zuen galtzadara, pladurrez betetako kamioian (9206 FKT matrikuladuna) zama-lanak egiten ari zela.

Bilboko garbiketa zerbitzuaz arduratzen den enpresak (Ute Rsu Bilbao) zehaztutakoaren arabera, galtzadara isuritakoak garbitzeko kostua, 298,89 eurokoa izan da eta gastu horiek ez dizkiote Udalari ordaindu.

Kode Zibileko 1902 eta 1903 artikuluetan dionez, beste bati kalte egiten zaionean, kaltea eragin duenaren erruz izan bada edota negligentzia egon bada, eragindako kaltea konpondu behar du hark. Bada, aurrekariak ikusita eta artikulu horietan oinarrituta garbiketaren gastuen zehaztapena bidali zaio kalteak eragin dituenari, hau da, AISDENA enpresako Pablo Razquin Garcia jaunari.

Bilboko Udaletxean, 2009ko otsailaren 26an.-Idazkaritza teknikoa eta ardura orokorrak sailatala.

Iragarkiaren kodea: P0911786