46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

413/2009 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: LO-20 autobia Recajoko lotuneraino luzatzea eta Done Jakue Bideko A-12 autobiari lotzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

2007ko urriaren 19an, "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" proiekturako trazadura jendaurrean paratzeko espedientea behin betikoz onetsi zen. 2007ko 282. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 4/2009 Foru Aginduaren bidez, "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea ireki zen, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, martxoaren 31ko 31/2009 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: LO-20 autobia Recajoko lotuneraino luzatzea eta Done Jakue Bideko A-12 autobiari lotzea" izeneko proiektua jendaurrean egoteko aldia ebatzi eta proiektu hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko martxoaren 16ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-"Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: LO-20 autobia Recajoko lotuneraino luzatzea eta Done Jakue Bideko A-12 autobiari lotzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, Vianako udaletxean ager daitezen 2009ko apirilaren 27, 28 eta 29an, okupatu aitzineko aktak egin eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

2.-Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3.-Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Komunitateko bi egunkaritan eta Vianako udaletxeko iragarki oholean. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4.-Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5.-Ebazpen hau igortzea Vianako Udalari eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari.

Iruñean, 2009ko apirilaren 1ean.-Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0913092