46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

761/2009 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez, Nafarroako Kirolaren Institutuko Federazio Bulegorako lehiaketa indarrik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 609/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, Nafarroako Kirolaren Institutuko Federazio Bulegoa zegoen. Deialdia 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Azaroaren 10eko 3563/2008 Ebazpenaren bidez, hemen garrantzia duenari dagokionez, 105 burutza horietariko 83ri dagozkien onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onetsi ziren, horien artean, Federazio Bulegoko burutza. Ebazpen hori 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an.

Hala ere, Familia, Gazteria , Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, urtarrilaren 12ko 2/2009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Kirolaren Insitutuaren egitura osatzen duten bulegoak eta unitate teknikoak ezarri zituen, baina Federazio Bulegoa ez dago horien artean. Foru agindu hori 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an.

Hori eta deialdiko 1. oinarriko bigarren lerroaldean xedaturikoa kontuan hartuz, bidezkoa da lehiaketa unitate administratiboari dagokionez indarrik gabe uztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez, Nafarroako Kirolaren Institutuko Federazio Bulegoko burutzarako lehiaketa indarrik gabe uztea, bulego hori Institutuaren egitura organikotik kendu baita. Aipatutako deialdia otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0912883