43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 23an hartua, "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko uztailaren 31ko Erabakiaren bidez, "Ziizur Nagusia-Ezkirotz bideko Ezkirozko saihesbidearen tartea" izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala (UPS) onetsi zuen. Aipatu erabakia 2006ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak urriaren 30ean emandako 135/2007 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektua, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak sustatua.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak ekainaren 6an emandako 53/2008 Foru Aginduaren bidez, "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektua jendaurrean jartzeko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasea ebatzi zen eta proiektu hori behin betikoz onetsi zuen.

Ikusita hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia duela eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua 800.000,00 eurokoa da. Horietarik 300.000,00 euro 2009ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzea" izeneko 610000 61340 6001 453200 kontu-sailaren kargura ordainduko dira, eta 500.000,00 euro, 2009ko ekitaldiko antzeko kontu-sailaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratu daitekeela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen kontu-hartzaile delegatuari eta Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 23an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0910657