43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZPA

2008ko aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea.
Behin betiko onespena

Azpako Kontzejuko Batzarrak, 2008ko abenduaren 27an egin bilkura arruntean, 2008ko aurrekontu orokorreko 1. aldaketaren espedientea onetsi zuen.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2009ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, otsailaren 11n.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da delako aldaketa. Hona hemen:

GASTUAK:

a) Kreditu gehikuntza:

2. kapitulua: 50,00 euro.

b) Kreditu berezia:

2. kapitulua: 1.000,00 euro.

7. kapitulua: 58.500,00 euro.

Aldaketa, guztira: 59.550,00 euro.

FINANTZABIDEAK:

Aurrekontuan aurreikusi baino diru-sarrera gehiago: 38.190,00 euro.

Bajak, deuseztatzeagatik: 1.050,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 20.310,00 euro.

Azpan, 2009ko martxoaren 2an.-Kontzejuko burua, Ana Machín Mugueta.

Iragarkiaren kodea: L0911462