43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

716/2009 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, otsailaren 9ko 333/2009 Ebazpena indarrik gabe uzten duena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapenerako Baliabideen Ataleko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zentro Berekiaren Bulegoko burutzei dagokienez. Ebazpen horren bidez, 16 burutza bete gabe utzi ziren.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Azaroaren 10eko 3653/2008 Ebazpena 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an. Hemen garrantzia duenari dagokionez, ebazpen horren bidez, 83 burutza edo unitate parekatu betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren, horien artean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapenerako Baliabideen Atalekoa eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zentro Berekiaren Bulegokoa.

Gero, otsailaren 9ko 333/2009 Ebazpenaren bidez, hemen garrantzia duenari dagokionez, 16 burutza bete gabe gelditu ziren, horien artean, aurreko lerroaldean aipatzen direnak, izangaiek deialdiko 9. oinarrian aipatzen den memoria-lana ez baitzuten aurkeztu.

Hala ere, ebazpen hori argitaratu eta gero, ikusi da Jesús Ramón Cejuela Valentín jaunak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zentro Berekiaren Bulegoko burutzarako hautagiak, deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu zuela memoria-lana, alegia, horretarako ezarririko epea baino lehen.

Eta, bestaldetik, lehenago nabarmendu ez bazen ere, oharrarazi da Estefanía Munárriz Nuin andreak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapenerako Baliabideen Ataleko burutzarako hautagaiak, epe barruan aurkeztu zuela memoria-lana.

Hori dena kontuan hartuz, bidezkoa da otsailaren 9ko 333/2009 Ebazpena indarrik gabe uztea, aipatu diren bi burutzei dagokienez.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 9an eman eta 2008ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11n, argitaratu zen 333/2009 Ebazpena indarrik gabe uztea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapenerako Baliabideen Ataleko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zentro Berekiaren Bulegoko burutzei dagokienez, eta xedatzea kasuan kasuko epaimahaiak jarduketa egokiak aurrera eman beharko dituela, burutzak betetzeko lehiaketa gainditzen duten izangaien zerrenda deialdia eman duen organora igortzeko.

2. Ebazpen hau mahaikide ukituei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0912829