43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

715/2009 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiari dagokionez, Hezkuntza Departamentuko Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoko burutzaren epaimahaia aldatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 609/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Deialdiaren 8. oinarriak ezartzen du merezimendu lehiaketak kalifikatuko dituzten epaimahaiak, burutza bakoitzean, honela osatuko direla:

"Epaimahaiko burua: bete beharreko burutza hori atxikia duen zuzendari nagusia eta, erakunde autonomoen kasuan, zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: burutza hori atxikia egonen den departamentuko zuzendari nagusi bat edo zuzendari kudeatzaile bat, edo, halakorik ezean, beste departamentu batekoa.

Mahaikidea: burutza atxikirik dagoen esparruko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

Ordezkoa: burutza atxikirik dagoen esparruko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

Mahaikide idazkaria: burutza atxikia dagoen zerbitzuko edo unitate parekatuko zuzendaria.

Ordezkoa: burutza atxikia dagoen departamentuko zerbitzuko edo unitate parekatuko zuzendari bat.

Ezein zuzendaritza nagusi edo zerbitzuri atxiki gabeko burutzen kasuan, departamentuan edo erakunde autonomoan dauden maila bereko beste organoetako titularrek osatuko dute epaimahaia, hark proposaturik.''

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 9an emandako 333/2009 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdiari dagokionez, 15 burutza bete gabe utzi dira eta Hezkuntza Departamentuko Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoko burutzarako (32288 lanpostu zenbakia) onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da.

Ebazpen horretan, gainera, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoko burutza hori betetzeko merezimendu lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaiko kideen izenak adierazten dira, baina deialdiko 8. oinarrian finkatutakoa bete gabe; gorabehera hori zuzendu beharra dago eta, mahaikide idazkari izateko, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuko zuzendaria izendatu.

Hori kontuan harturik, bidezkoa da epaimahaia aldatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoko burutza betetzeko merezimenduen lehiaketako epaimahaiaren osaketa aldatzea, aurrerantzean hau izan dadin:

-Hezkuntza Departamentua.

-Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 32288).

Epaimahaia:

-Epaimahaiko burua: Francisco Javier Esparza Sánchez jauna, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Teresa Aranaz Jiménez andrea, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia.

-Mahaikidea: Javier Lacarra Albizu jauna, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria, Administrazioak izendatua, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak uko egin baitio langileen ordezkariak proposatzeari.

Ordezkoa: Juan Ramón Elorz Domezáin jauna, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, Administrazioak izendatua, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak uko egin baitio langileen ordezkariak proposatzeari.

-Mahaikide idazkaria: Amaia Bordonaba Ruiz andrea, Hezkuntza Departamentuko Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

Ordezkoa: Ignacio Iriarte Aristu jauna, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

2. Ebazpen hau lehengo eta oraingo mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 9an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0912828