43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OROTZ-BETELU

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2008ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ur horniduraren tasak arautzen dituen udal ordenantzako eta Lurzoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa. Iragarkia 2009ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orotz-Betelun, 2009ko martxoaren 6an.-Alkatea, Ainhoa Mendía Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0911473