43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEDEA

Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.
Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2007ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa (61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2007ko maiatzaren 16an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ledean, 2009ko otsailaren 27an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko nahiz hango zerbitzuak hartzeko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa

15. artikulua. Dagokion kostuarekin, kontzesio administratiboa ere ematen ahalko da, ehorzketak egiteko lurrean, nitxoan, edo errauts-hobian errautsak uzteko, laurogeita hemeretzi urtetarako, zeina epe luzaezina baita; horretarako, ordenantza honetan araututako udal tasak ordainduko dira.

16. artikulua. Nitxoan ehorzteko edo errautsak errauts-hobian uzteko kontzesio administratiboa izaten ahal da hamar urtetarako ere; aldi hori luzatzen ahal da hamar urteko epeekin eta bederatzi urteko azken epe batekin, laurogeita hemeretzi urte osatu arte; lehen epea bukatzean bakarrik eskatzen ahalko da behin betiko kontzesioa, hau da, lehen kontzesiotik aurrera laurogeita hemeretzi urte osatu artekoa; horretarako, ordenantza honetan araututako udal tasak ordainduko dira.

18. artikulua. Lurraren, nitxoaren edo errautsak uzteko errauts-hobiaren kontzesioa ez dira salmenta. Ehorzteko eta hilobietarako eraikuntzak egiteko erabiliko dira bakarrik, eta horrek ez dakar xedapen-egintzarik.

20. artikulua. Hilobiak, nitxoak eta errauts-hobiak xahu eta apain edukitzea kontzesiodunen betebeharra da. Alkatetzak errekerimendu egin ahal die hilobia egokitzeko obrak egin ditzaten, eta bestela hark berak egin ahalko ditu, kontzesiodunen kontura, baina ordaintzen ez badute, eskubidea galduko dute, eta, horren ondorioz, gorpuzkiak atera ahalko dira, baldin eta 9. artikuluan aipatzen diren epeak iragan badira.

25. artikulua. Nitxoetan eta errauts-hobietan ehorzteko kontzesioan, eskaeren ordenari eutsiko zaio zorrozki eta jada eman direnak errespetatu eginen dira. Horretarako, Udalak zenbakiak paratuko dizkie nitxoei eta errauts-hobiei, eta erreserbatuta daudenak seinalatuko ditu. Hilerrian dauden guztiak erabili ondoren, iraungitako kontzesioa duten nitxo eta errauts-hobietan dauden gorpuzkinak ateratzeari ekinen dio Udalak. Hori ez bada posible, iraungitako kontzesioa duen nitxorik edo errauts-hobirik ez dagoelako, Udala ez dago behartuta kontzesio mota hau egitera.

26. artikulua. Hilarria ipintzen ahalko da, baita inskripzioak egin ere, hartan edo nitxoa nahiz errauts-hobia ixten duen zatian ere. Itxituran ezin izanen da paratu, itxitura horren kanpoko ertzetik 5 zentimetro baino gehiago ateratzen den elementurik.

27. artikulua. Kontzesioaren epea amaitu ondoren, lurra eta haren gainean eraikitako nitxoak, eta orobat errauts-hobiak, Udalaren eskuetara itzuliko dira.

31. artikulua. Zergapeko egintza da lurrean edo nitxoan ehorzteko, edo errautsak errauts-hobietan uzteko zerbitzua eta beste hileta zerbitzu batzuk ematea.

33. artikulua. Zerga-oinarria ordenantza honen tarifen eranskinean agertzen da. Tributu-kuota eta zerga-oinarria berdinak dira.

Zerbitzu orokorrak emateagatik ordaindu beharreko tasak onesten ahalko dira; zenbateko finkoa izanen da, nitxoak, panteoiak, errauts-hobiak edo lurra izan, ezarritako edo ezartzen diren kategorien arabera.

35. artikulua. Zerbitzu orokorrak emateagatik ordaindu beharreko tasak ezartzen badira, Udalak urtero, erreferentzia gisa urte bakoitzeko urtarrilaren 1a hartuta, udal hilerrian dauden nitxo, panteoi, errauts-hobi eta hilobien errolda edo zentsua eginen du, eta horren arabera ordainaraziko dira tasak.

Tasen eranskina

1. epigrafea.-Lurrean ehorzteko kontzesioa, hamar urteko epe luzaezinerako: salbuetsia.

2. epigrafea.-Lurrean ehorzteko kontzesioa, laurogeita hemeretzi urteko epe luzaezinerako: 420,71 euro, hilobi bakoitza.

3. epigrafea.-Nitxoan ehorzteko kontzesioa, laurogeita hemeretzi urteko epe luzaezinerako: 420,71 euro, nitxo bakoitza.

4. epigrafea.-Nitxoan ehorzteko kontzesioa, hamar urteko epe luzaezinerako: 120,20 euro, nitxo bakoitza.

5. epigrafea.-Nitxoko ehorzketen luzapena, hamar urteko eperako eta bederatzi urteko azken eperako, laurogeita hemeretzi urteko aldia osatu arte: 90,15 euro epe bakoitzeko.

16. artikuluak emandako aukera hartuz gero, hau da, lehen epea bukatu ondoren lehen kontzesioa egin ondoko laurogeita hemeretzi urteko aldia osatu arteko behin betiko kontzesioa eskatuz gero: 300,51 euro, nitxo bakoitza.

6. epigrafea.-Errauts-hobian errautsak uzteko kontzesioa, laurogeita hemeretzi urteko epe luzaezinerako: 420,71 euro, errauts-hobi bakoitza.

7. epigrafea.-Errauts-hobian errautsak uzteko kontzesioa, hamar urteko epe luzaezinerako: 120,20 euro, errauts-hobi bakoitza.

8. epigrafea.-Errauts-hobian errautsak uzteko kontzesioaren luzapena, hamar urteko eperako eta bederatzi urteko azken eperako, laurogeita hemeretzi urteko aldia osatu arte: 90,15 euro, epe bakoitza.

16. artikuluak emandako aukera hartuz gero, hau da, lehen epea bukatu ondoren lehen kontzesioa egin ondoko laurogeita hamar urteko aldia osatu arteko behin betiko kontzesioa eskatuz gero: 300,51 euro, errauts-hobi bakoitza.

9. epigrafea.-Beste hileta zerbitzu batzuk: ordenantza honetan zehaztuta ez dauden zerbitzuak eta, arau orokorretik kanpo egin nahi direnez, Udalak baimendu beharrekoak diren ehorzketak, eskatzaileak bere kontura kontrataturiko pertsonek eginen dituzte.

Iragarkiaren kodea: L0911474