43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CADREITA

Ordenantzetako tasa eta prezio publikoen aldaketa 2009ko ekitaldirako. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2008ko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskaletako aldaketa, tarifa edo zenbatekoei dagokienean.

Onespenaren erabakia 2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2009ko ekitaldirako tasak eta prezio publikoak.

4. ORDENANTZA.-AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEA

-Ziurtagiriak:

Beste edozein agiri: 3,00 euro/bakoitza.

Hirigintza egoera: 3,00 euro/bakoitza.

Gainerako edozein: 3,00 euro/bakoitza.

Hirigintzako kalifikazioa: (teknikariak kobratzen duena)

-Bertzelakoak:

Fotokopiak (10 arte, hamargarrena barne): 0,20 euro/bakoitza.

Fotokopiak (10etik goiti): 0,10 euro/bakoitza.

Konpultsak: 2,00 euro/bakoitza.

Faxa: 2,00 euro/bakoitza.

012 zerbitzuren bidez luzaturiko agiri eta ziurtagiriak doan tramitatuko dira baldin eta Udalak interesdunaren etxera igortzen baditu. Udal bulegoetan jasotzen direnean, aldiz, ezarritako tasak aplikatuko dira.

5. ORDENANTZA.-IREKITZEKO LIZENTZIAK

Berritik paratzen diren establezimenduak: 106,00 euro.

Lokala tokiz aldatzea: 96,00 euro.

Titulartasuna aldatzea: 106,00 euro.

Sailkapena aldatzea: 106,00 euro.

Legearen arabera ezarritako txostenen kostua, txosten hori eskatu beharra sortarazi zuen subjektu pasiboaren kontura izanen da.

6. ORDENANTZA.-ESTOLDERIA ETA UREN ARAZKETA

Saneamendu sarerako hargunearen tasa (etxebizitza, pisu edo lokal bakoitzeko): 102,50 euro + BEZa.

Etxebizitzetako estolderia: 8,75 euro + BEZa.

8. ORDENANTZA.-KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEA

-Denboraldiko abonamendua:

Senar-emazteen abonamendua: 95,00 euro.

14 urtetik goitikoen abonamendua: 65,00 euro.

5etik 13 urte bitartekoen (biak barne) abonamendua: 35,00 euro.

Erretiratuen eta ezinduen abonamendua: 15,00 euro.

Familia ugariaren abonamendua: 205,00 euro.

-Hamabostaldiko abonamenduak:

14 urtetik goiti: 65,00 euro.

5etik 13 urte bitarte, biak barne: 50,00 euro.

-Eguneko sarrera:

14 urtetik goiti: 5,00 euro.

5etik 13 urte bitarte, biak barne: 5,00 euro.

Nork bere pasea galdu edo norbaitek ebastea: 3,00 euro.

Honako tasa hauek indarrean dauden urtean 5 urte betetzen dituzten guztiak eta baita 13 betetzen dituzten horiek ere sartzen dira 5etik 13 urte bitartekoen artean

Honako tasa hauek indarrean dauden urtean 14 urte betetzen dituzten guztiak sartzen dira 5etik 14 urte bitartekoen artean.

9. ORDENANTZA.-UR HORNIDURA

Zerbitzuaren eskuragarritasuna (euro/hiruhileko): 14,50 euro + BEZa.

Hornidura (euro/m³): 0,4600 euro + BEZa.

Hornidura sarerako hargunearen tasa (etxebizitza, pisu edo lokal bakoitzeko): 102,50 euro + BEZa.

Ur sarean alta edukitzeko, lehenagotik borondatezko baja hartu badu, hargunearen tasari gehituko zaio zerbitzua eskura edukitzea, ur sarean baja hartuta egon den hiruhileko guztiei dagokiena.

Ur kontagailua hautsi eta zuzen irakurtzeko egoeran ez badago, hiruhileko ur kontsumoaren zenbatespena honela eginen da:

A) Familiako kontagailua denean, aurreko 4 hiruhiletako kontsumoaren batez bestekoa aterako da.

B) Enpresako kontagailua denean, aurreko ekitaldiko denbora berean izandako kontsumoa hartuko da.

10. ORDENANTZA.-HEGALKINAREN, LURZORUAREN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDUA

-Jaietako barrakak:

Txokeko autoak (eguna): 37,00 euro.

Tiroak (eguna): 6,00 euro.

Tonbolak eta txurrotegia (eguna): 7,30 euro.

Zaldiko-maldikoa (eguna): 6,00 euro.

Txokeko autoak (jaiak osorik): 300,00 euro.

Tiroak (jaiak osorik): 48,50 euro.

Tonbolak eta txurrotegia (jaiak osorik): 60,00 euro.

Zaldiko-maldikoa (jaiak osorik): 48,50 euro.

-Jaietako ibilgailu-tabernak:

6 ml baino gutxiago. (eguna): 6,00 euro.

6 ml baino gehiago (eguna): 8,00 euro.

6 ml baino gutxiago. (jaiak osorik): 48,50 euro.

6 ml baino gehiago (jaiak osorik): 65,00 euro.

-Azoka txikiak:

Saltoki bakoitzeko (eguna): 4,90 euro.

Saltoki bakoitzeko (jaiak osorik): 39,50 euro.

-Bertzelakoak:

Olanak eta karpak (euro/m²): 0,75 euro.

Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak (euro/mahaia): 22,00 euro.

7 mahai baino gehiago: 146,00 euro.

Merkatu txikiak -gehienez ere 8 metro- (euro/eguna): 6,00 euro.

Gainerako metro bakoitzeko (euro/eguna): 0,80 euro.

Balkoiak eta terrazak ixtea (eraikitako m² bakoitzeko, poligono fiskalaren arabera).

Garabiak (euro/eguna): 3,60 euro.

Eraikuntzako materiala (euro/m²/eguna): 0,14 euro.

Nekazaritzako produktuak (euro/m²/eguna): 0,14 euro.

Eraikuntzako materiala (gutxienez ere): 43,50 euro.

Nekazaritzako produktuak (gutxienez ere): 43,50 euro.

Aprobetxamendu bereziak, jabari publikoko lurzoruan/zorupean (euro/m.l.): 1,50 euro.

Aldamioak: 1,80 euro.

Aldamioak urbanizatu gabeko eremuetan: 0,95 euro.

11. ORDENANTZA .-PASABIDEAK

3 metro linealeko pasabidea (euro/urtea): 88,00 euro.

Euro/urtea, pasabideko gainerako metro bakoitzeko: 31,00 euro.

12. ORDENANTZA.-BASKULA

0-5.000 Kg: 0,60 euro.

5.000-10.000 Kg: 0,70 euro.

10.000-15.000 Kg: 1,10 euro.

15.000-20.000 Kg: 1,45 euro.

20.000 Kg-tik gora: 3,00 euro.

14. ORDENANTZA.-HODIAK LIBRATZEKO KANABERAK

Bakoitzeko: 0,40 euro.

15. ORDENANTZA.-KONPRESOREA ALOKATZEA

Zerbitzuko ordu bakoitzeko (peoia eta konpresorea): 32,00 euro + BEZa.

24. ORDENANTZA.-MUSIKA ESKOLA

Musika hizkuntza (euro/hilabetea/ikaslea): 22,00 euro.

Musika tresna (euro/hilabetea/ikaslea): 22,00 euro.

16. ORDENANTZA.-HILERRIA

Nitxoak euro/bakoitza: 685,00 euro.

Gorpuzkietarako nitxoak euro/bakoitza: 88,00 euro.

Lurzatiak, panteoiak egiteko euro/m²: 88,00 euro.

Cadreitan, 2009ko otsailaren 10ean.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0910655