43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

530/2009 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Honoris Causa Doktoretza ematea onesten duen erabakia argitaratzeko agintzen duena. Gobernu Kontseiluak 2009ko apirilaren 1ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zen hori.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, 2009ko apirilaren 1ean Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Honoris Causa Doktoretza ematea onetsi zen, eta hona hemen hitzez hitz:

HONORIS CAUSA
DOKTORETZA EMATEARI BURUZKO ERABAKIA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluaren eskumena da aparteko merezimendu akademiko, zientifiko, kultural, tekniko edo humanistikoa duten pertsonei Honoris Causa doktoretza ematea. Horri begira, uztailaren 4ko 42/2006 erabakiaren bidez, organo kolegiatu honek "Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ohorezko sariak emateko araudia" onetsi zuen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Honoris Causa Doktoretza Richard Serra doktoreari ematea proposatu denez.

Honako hau da Gobernu Kontseiluak, errektore jaunak proposatuta, bere kideek aurretik eztabaidatu eta gero, 2009ko apirilaren 1ean egindako bileran, hartu duen:

ERABAKIA

Lehena.-Artearen arloan merezimendu nabarmenak izateagatik, Richard Serra jdoktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Honoris Causa Doktore" izendatzea.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitatzeko agindua ematea".

Iruñean, 2009ko apirilaren 1ean.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F0913104