40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Ediktua

Baztango Udaleko alkate Virginia Alemán Arrastiok hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen 2009ko otsailaren 12an.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko idazkariak, 2009ko urtarrilaren 9ko idazkian, Udalean 2009ko urtarrilaren 13an eta 72 erregistro zenbakiarekin sartu zen hartan, aditzera ematen du ezen Aroz Berri, S.A.k 394/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu duela, prozedura laburtua erabilita, erreklamazioa ezestearen aurka. Delako erreklamazioa Baztango Udalari eta Zugarramurdiko Udalari egin zitzaien, ondareko erantzukizunagatik demandaren kopiak aipatzen duen administrazio espedientean. Orobat, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legeari jarraikiz, eskatu du administrazio espedientea igortzeko eta interesatu gisa azaltzen diren guztiei agertzeko epea emateko.

Jurisdikzio horretan inpugnaturiko erabakiaren legezkotasuna defenditzearren, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 50. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da korporazio hau agertu eta pertsonatzea errekurtso horretan.

Horiek horrela, legez esleituak ditudan eskumenak erabiliz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.k artikuluari jarraikiz.

Xedatu dut:

Lehenbizikoa.-Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari igortzea honako honi dagokion espedientea: Aroz Berri, S.A.k paratu duen 394/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, prozedura laburtua erabilita, erreklamazioa ezestearen aurka. Delako erreklamazioa Baztango Udalari eta Zugarramurdiko Udalari egin zitzaien, ondareko erantzukizunagatik demandaren kopiak aipatzen duen administrazio espedientean.

Bigarrena.-394/2008 zenbakiko prozedura arruntean agertzea alderdi demandatu gisa, eta Udalaren ordezkaritza eta defentsa Jaime Ubillos Minondo prokuradorearen esku uztea, honezkero horretarako duen ahalordearen kariaz, eta jarduketen zuzendaritza, berriz, Blas Ignacio Otazu Amatriain eta Ana Otazu Vega abokatuen esku.

Hirugarrena.-Ebazpen hau espedientean interesdun gisa azaltzen diren guztiei jakinaraztea, hura eman ondoko bortz egunean, eta bederatzi eguneko epea ematea demandatu gisa agertu ahal izateko.

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aurkitu ez diren interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Borzgarrena.-Ebazpen hau betetzean sortzen diren gastuak Udalbatza honen aurrekontu arruntaren 112122603 kontu-sailetik ordainduko dira.

Seigarrena.-Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari eta Udalbatzaren ordezkaritza eta defentsari.

Elizondon (Baztan), 2009ko otsailaren 12an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0910488