40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2009ko otsailaren 18an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun azterlana, P-37 partzelaren aprobetxamendua zehazteko, "Utzuar" Industrialdean. Azterlana Carolina Molleda García arkitekto andreak prestatua da, Aceros Moldeados de Lacunza S.A.k sustaturik.

Hasierako onespen hori jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2009ko otsailaren 23an.-Alkatea, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0911655