40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2009ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Alloko Udal Planeko UE 1.15 exekuzio unitatearen hirigintzako hitzarmena, Francisco Javier Montoya Cordónek, José Alfonso Montoya Cordónek eta Itziar Olcoz Martínezek sustatua. Haren bitartez arautzen dira urbanizazioa egiteko baldintzak eta hirigintza aprobetxamenduaren %10ko konpentsazioa eskudirutan. Orobat, Hirigintza Zerbitzuek zehaztutako determinazio eta ordainketak bete beharko dituzte.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan eta Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian xedatua aplikatuz.

Allon, 2009ko otsailaren 16an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0910611