40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TORRALBA DEL RÍO

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Torralba del Ríoko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Torralba del Rion, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Carlos.

Iragarkiaren kodea: L0911405