40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OLATZ

2008ko aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea.
Behin betiko onespena

Olazko Kontzejuko Batzarrak, 2008ko azaroaren 6an egin bilkuran, 2008rako aurrekontu orokorreko 1. aldaketaren espedientea onetsi zuen.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 15ean.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da delako aldaketa. Hona hemen:

GASTUAK:

a) Kreditu bereziak:

6. kapitulua: 1.969,00 euro.

b) Kreditu gehikuntzak:

6. kapitulua: 600,00 euro.

Aldaketa, guztira: 2.569,00 euro.

FINANTZABIDEAK:

Bajak, deuseztatzeagatik:

6. kapitulua: 1.900,00 euro.

Aurrekontuan aurreikusi baino diru-sarrera gehiago: 669,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 2.569,00 euro.

Olatzen, 2009ko martxoaren 3an.-Kontzejuko burua, Iñaki Arocena.

Iragarkiaren kodea: L0911407