II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
MIRANDA ARGA
Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena
2008ko aurrekontuan 2. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Gastu goitituak:
6. kapitulua.-Zenbatekoa: 893.416,81 euro. Kantitate horretatik, 793.416,81 euro kreditu gerakinaren sarrerari dagozkio eta 100.000 euro, kreditu gehikuntzari.
Gastu goititua, guztira: 893.416,81 euro.
Finantzabidea:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 576.660,96 euro.
Atxikitako baliabideak: 36.256,17 euro.
Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak: 245.776,00 euro.
Erdialdeko Partzuergoaren diru-laguntza: 34.723,68 euro.
Finantzabidea, guztira: 893.416,81 euro.
Miranda Argan, 2009ko otsailaren 12an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.
Iragarkiaren kodea: L0910745