40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARGOTA

2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2009ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe burututa, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Bargotan, 2009ko martxoaren 6an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0911379