40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OIBAR

2008ko ekitaldiko kontuen aldeko txostena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan xedatuarekin bat, aditzera ematen da ezen Oibarko Udalak, 2009ko martxoaren 6an egin osoko bilkura berezian, Kontuen Batzorde Berezi gisara eraturik, Oibarko Udalaren 2008ko ekitaldiko kontuen aldeko txostena eman duela. Kontu horiek jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Oibarren, 2009ko martxoaren 6an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0911509