II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
UXUE
Aparkatzeko babesgarriak ezartzeko obren lizitazioa
1. Entitate esleitzailea: Uxueko Udala.
2. Kontratuaren xedea: "Aparkatzeko babesgarriak" ezartzeko lanak egitea. Lanak egiteko epea: 2 hilabete, gehienez.
3. Tramitazioa eta prozedura: presakoa eta irekia.
4. Lizitazioaren aurrekontua: 18.287,28 euro (BEZa barne).
5. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea: Uxueko Udala. Udal plaza, 1, 31496 Uxue.
6. Kontratistaren baldintza berariazkoak: baldintza ekonomiko administratiboen agirian adierazitakoak (ez da sailkapena eskatzen).
7. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea: apirilaren 4tik 22ra.
8. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza agirian adierazitakoa.
9. Aurkezteko tokia: eskaintzak Uxueko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.
10. Zein atari informatikotan edo web gunetan agertuko diren deialdiari buruzko argibideak edo eskuratu ahal diren agiriak: http//www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios /Portal+Contratacciones/
Uxuen, 2009ko martxoaren 26an.-Alkatea, María Jesús Zoroza Ugalde.
Iragarkiaren kodea: L0912732