40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Obren kontratua esleiturik

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Foru Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Alkatetzaren 2009ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bitartez, behin betiko esleitu dela obra kontratu hau, azaroaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu-Legearen bidez sortutako Toki Inbertsioko Estatu Funtsaren kargura finantzatuko dena:

Obra: "Argiteria publikoa aldatzea Noaingo Errege kalean".

Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.

Esleipenaren zenbatekoa: 135.720,00 euro, BEZa barne.

Esleipen hartzailea: Montajes Eléctricos Pamplona, S.A.

Argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Noain Elortzibarren, 2009ko martxoaren 23an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0912642