40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

BIDANKOZE

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras locales (NILSA). Jarduera: Bidankozeko hondakin uren tratamendua. Tokia: Bidankozeko udal mugapea.

Bidankozen, 2009ko martxoaren 4an.-Alkate udalburua, María Idoya Hualde Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0911403