40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

596/2009 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Vianako udal mugapean, 8. eta 13. euskarrien artean, "Viana-Silo" izeneko 13,2 kV-eko aireko eta lurpeko linearen bariantea egiteko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 4004/2008 Ebazpenaren bidez, Vianako udal mugapean, 8. eta 13. euskarrien artean, "Viana-Silo" izeneko 13,2 kV-eko aireko eta lurpeko linearen bariantea gauzatzeko proiektua onetsi, instalazio elektrikoa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Vianako udal mugapean, 8. eta 13. euskarrien artean, "Viana-Silo" izeneko 13,2 kV-eko aireko eta lurpeko linearen bariantea gauzatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Vianako alkateari edo berak eskuordetutako zinegotziei dei egitea Vianako udaletxean ager daitezen 2009ko maiatzaren 5ean, okupatu aurreko aktak egin eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte edo María José Arozarena Gómez andreak, bata zein bestea, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Jesús López Hernaez jauna edo Iván Virosta Ruiz jauna, bata zein bestea, enpresa onuradunaren ordezkari, eta Alazne Sueskun Erauskin, Jasone Goikoetxea Iriberri edo Itziar Calvo Oteiza andreak, horietako edozein, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Vianako Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 11n.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0911877