40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CAPARROSO

Aldaketa 2009ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak 2009ko plantilla organikoaren aldaketa onetsi zuen hasiera batez 2009ko otsailaren 26ko bilkura arruntean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.aren haritik eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatzen dutenari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da aztergai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki oholean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2009ko martxoaren 2an.-Alkatea, Irene Jiménez
Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0911170