II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
DEIKAZTELU
Deikazteluko kirol instalazioak arautzen dituen ordenantzako udal igerilekuak erabiltzeko tasen aldaketa. Behin betiko onespena
Egungo xedapenekin bat eta Deikazteluko Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa (2008ko abenduaren 18ko osoko bilkuran hasiera batean onetsia eta, 2009ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an argitaratua) jendaurrean egoteko legezko epea igaro ondoren, eta inork ez duela haren aurkako alegaziorik aurkeztu, bidezko da:
1.-Deikazteluko kirol instalazioak arautzen dituen ordenantzako udal igerilekuak erabiltzeko tasen aldaketa behin betiko onestea.
2.-Delako ordenantzako aldaketa hori Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Deikaztelun, 2008ko abenduaren 5ean.-Alkatea, Carmelo Salvatierra Macua.
Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza
Udalaren igerilekuak
Tarifak honela aldatzea:
-Denboraldiko abonamenduak:
- Helduen abonamenduak: 54 euro.
- Haurren abonamenduak: 23 euro.
-15 eguneko abonamenduak:
- Helduak: 32 euro.
- Haurrak: 14 euro.
-Helduen sarrerak: 8 euro.
-Haurren sarrerak: 3 euro.
Iragarkiaren kodea: L0910804