40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

U-3 sektoreko lurzoru urbanizagarriko jarduketa
sistema aldatzeko proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko martxoaren 18an, erabaki zuen hasiera batez onestea Planeamenduko Arau Subsidiarioetako U-3 sektorearen hirigintzako exekuzio sistema aldatzea, industriako lurzoru erabilgarriaren sorrera erraztearren. Sustatzailea Azkoiengo Udala da eta horrela, Planean aurreikusitako borondatezko birzatiketa sistematik lankidetzakora pasako da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 143.2 eta 157. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Azkoienen, 2009ko martxoaren 23an.-Alkate udalburua, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0912524